euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskuragai Buenos Airesko Ekin-en bi azken izenburuak; Eusketxek tailerra hasiko du gaur euskal jatorriko argentinar egileez

2021/05/07

Ekin eta Eusketxeko 2021eko izenburu eta ekintzak
Ekin eta Eusketxeko 2021eko izenburu eta ekintzak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko eta Eusko Kultur Etxeko (Eusketxe) buru den Maria Elena Etcheverryk bi erakundeotako azken berriak helarazi dizkigu. Argitaletxeak bi izenburu berri kaleratu ditu aurten: Xabier Irujo eta Larraitz Ariznabarretaren Beotibar-Zazpi mende geroago (1321-2021) eta Xabier Irujo beraren The Bombing of Gernika (Gernikako Bonbardaketa), lehenengoa euskaraz, bigarrena ingelesez.

Beotibar-Zazpi mende geroago (1321-2021) liburuak Beotibarko guduan sakontzen du. Egileen hitzetan, “Gure herriko historiako hainbat eta hainbat egoera ilunetako bat da. Kolore askoz margotu dute eta patina hauek kendu behar ditugu iturri historikoak behatu, ikertu eta ikasi aurretik, egiari leialen eta gertuen dagoen kontakizun historikoa eraikitzeko”dioskute. Euskarazkoliburu honek Ekin-eko Euskal Kultura Bildumaren 83. zenbakia osatzen du.

The Bombing of Gernika-k, berriz, Bonbardaketa hartzen du aztergai eta nola bihurtu den ikurra: “Gauza askoren sinboloa, baina, batez ere, zibilizazioaren hipotesi etiko guztiak suntsitzeko mehatxua egiten duen Makiavelismo berriak duen faltsukeria gaitasunarena” dio liburuaren azalean. Liburua Ekin-eko ‘Euskadi ta Askatasuna’ bildumaren parte da eta ingelesez dago.

Liburuak Internet bidez eskura daitezke. Lehenengoa Amazonen; bigarrena, ordea, Nevadako Unibertsitateko webgunetik, doan (linka, hemen).

Euskal jatorrizko idazle argentinarrei buruzko Tailerra

Bestalde, gaur bertan hasiko da Eusketxen ‘Literatur Tailer birtuala. Euskal jatorrizko idazle argentinarrak’. Luis Maria Etcheverry doktorea izango da tailerreko arduraduna eta aztertuko diren idazleak honako hauek: Esteban Echeverria, Lucio V. Mansilla, Leopoldo Marechal, Arturo Jauretche, Manuel Mujica Lainez, Julio Cortázar, Silvina Ocampo Aguirre eta Olga Orozco.

Klaseak maiatzeko ostiralero izango dira, arratsaldeko 7etan, Argentinako ordua, Euskal Herriko gauerdian. Informazioa eskatzeko edota izena emateko idatzi eusketxe@gmail.com-era. Argibide gehiago, http://eusketxe.blogspot.com-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia