euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskual Etxeko Lamina eta Basajaun erraldoiek kolorez eta euskal giroz bete zituzten Pariseko Inauteriak

2014/03/07

Basajaun erraldoia buru, Eskual Etxeko lagunak dantzari ibili ziren Pariseko Inauterietako desfilean, aurrenekoz. A ze debuta! (argazkia ParisEE)
Basajaun erraldoia buru, Eskual Etxeko lagunak dantzari ibili ziren Pariseko Inauterietako desfilean, aurrenekoz. A ze debuta! (argazkia ParisEE)

PUBLIZITATEA

Iragan martxoaren 2an, Pariseko Eskual Etxeak (PEE) Inauterietako desfilean parte hartu zuen lehen aldiz eta nola! Elkartearen ordezkaritzak kolorez eta giro bikainez bete zuen kalejira, Basajaun eta Lamina erraldoiak buru zituelarik. Elkarteko kideak jo eta su ibili dira azken asteetan lantegi batean erraldoi hauek sortzen, Pariseko kaleetara euskal mitologia apur bat ekartzeko. Eurekin batera elkarteko bazkideak, Gazteria taldeko dantzari eta musikariak eta lagun asko, denak ala denak goitik behera mozorroturik. Euskal Etxeak jai egun eder honen argazkiak sareratu ditu bere Facebook orrian; jarraian, horietako batzuk.

Paris, Frantzia. Pariseko Eskual Etxea (PEE) elkarteko arduradunak oso pozik agertu dira iragan martxoaren 2an antolatu zuten ekimenak izan zuen harrera ona dela eta. Elkarteak lehen aldiz parte hartu behar zuen Pariseko Inauterietako desfilean, eta bazkide eta lagun asko bildu ziren euskal etxearekin bat egitera. Iruditan ikus daitekenez, debuta mundiala izan zen eta deigarria izan zen, benetan, euskal etxearen ordezkaritza, Lamina eta Basajaun buru zirela. 

Paris Euskal Etxea Inauteriak 2014 1

[Ikurrinak gidatu zuen Pariseko Euskal Etxeko taldea (argazkia ParisEE)]

Paris Euskal Etxea Inauteriak 2014 2

[Basandereak, PEEren kalejiran pozik (argazkia ParisEE)]

Paris Euskal Etxea Inauteriak 2014 3

[Pariseko Lamina eta Théâtre Aux Mains Nues antzerki taldeko txontxongiloak elkarrekin ibili ziren (argazkia ParisEE)]

Paris Euskal Etxea Inauteriak 2014 5

[Tartalo ere agertu zen Pariseko Inauterietako desfilera (argazkia Todor)]

Ibilbidean, Gambetta enparantzatik Place de la Republique delakora, euskaldunek giro bikaina jarri zuten. Bertan izan ziren euskal etxeko Gazteria taldeko dantzari eta musikariak, batzuk joaldun mozorrotuta, gainera; eta baita Saint Ouen auzoko makina bat lagun. Laburrean, egun biribila uzan zen eta zalantzarik gaba, datorren urtean errepikatuko dena.

Argazki gehiago PEEren Facebook orrian.



Komentarioak

  • Euskal Inauteriak Parisen

    Aupa eta zorionak Parisko Eskual Etxeko bazkide eta lagun guztiei euskal inauteriak Parisko kaleetara ateratzeagatik!

    Aitzol Azurtza, 2014/03/08 16:39

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia