Eusko Ikaskuntzaren Baionako bulegoan, ezkerretik eskuinera, Maialen Zamponi (Eusko Diaspora), Luis Aramburu (Mundo Vasco) eta Carlos Chinchurreta, azken biak euskal-argentinarrak bisitan
Gora Vasco!” dokumentalak Guillermo Larregui 'El Vasco de la Carretilla' (Eskorgaren Euskalduna) legez ezagutua zen iruinsemearen bizitza eta balentrien berri ematen du. Larreguik Patagoniatik Buenos Aireserako bidea oinez egin zuen 1935ean, 50 urte zeuzkala, gero beste hiru ibilbide gehiago egiteko. Bere bizitza dokumental bihurtu zuen beste euskal-argentinat batek, Roberto Arizmendik, eta filma hori erakutsiz bira egiten ari dira Euskal Herrian Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Luis Aramburu eta Carlos Chinchurreta. Emanaldiak aste honetan, bihar Gasteizen eta larunbatean Iruñean.
Vitoria-Gasteiz. Askorentzat pertsonaia ezaguna da Argentinan Guillermo Larregui iruinsemea, bereziki El Vasco de la Carretilla bere ezizenarekin. Hamabost urt zituela Argentinara emigratutako euskal gazte honek, berrogeita hamar urte zituela hitz eman zuen bizi zen Patagoniako muturretik Buenos Airesera bitarteko bidea oinez egiteko gauze zela, eskorga bati bultzaka, eta horren hitza eman zuenez, eutsi eta lehenengo bidaia bat egin zuen, Patagoniako eta Buenos Aires probintzia zabaleko paraje bakartiak eta eguraldiaren neke guztiak zeharkatuta, garai hartako errepide kaskarrak barne, prentsa eta hedabideen arreta bereganatuz eta heroi baten gisa errezibitua eta tratatua izateko.
'El Vasco de la Carretilla'ren bizitza kontatuz dokumentala egin zuen orain hamarkada bat beste euskal-argentinar batek, Roberto Arizmendik, izan ere Patagoniako Santa Cruz probintziako Hegoalde Argentinarra (sic, euskaraz) Euskal Etxea fundatu zuenetakoa bera, besteak beste euskal komunitateko lagunak ere proiektuko partaide, tartean Chacabuco herrian Guillermo Larreguiren izena daraman euskal etxeko kideak.
Egunotan, bisita egiten ari dira Euskal Herrira filmaren eman aldiak antolatuz Chacabucotik etorriak Luis Aramburu, Mundo Vasco aldizkariko arduraduna eta Carlos Chinchurreta, chacabucotarra bera ere, lehena Tolosan euskal jatorria duena eta bigarrenak Oñatin.
Orain arte emanaldiak Uztaritzen eta Baionan izan dituzte eta euren bidaiaren azken egunetan Hegoaldean dabiltza. Diasporarekin zerikusia daukaten zenbait elkarte eta erakunde bisitatu dituzte, besteak beste EuskalKultura.com.
Dokumentala Gasteizen eta Iruñean emango da aste honetan. Gasteizen bihar osteguna, ekainaren 11an, arratsaldeko 20:30ean Florida Zinemetan (San Prudentzio kalean) eta Iruñean, ekainaren 13an, larunbata, arratsaldeko 18:30etan Condestable Jauregian (Kale Nagusian).