euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Esker oneko plaka bi kideri, Urteko Batzarrea, lagunarte bazkaria eta Olentzeroren bisita Mallorcako Artea Euskal Etxera

2022/12/15

Mallorcako Euskal Etxeko haurrek joan den igandean izan zuten Olentzeroren bisita Palmako Jai Alai jatetxean (arg Aingeru Merlo-ek.eus)
Mallorcako Euskal Etxeko haurrek joan den igandean izan zuten Olentzeroren bisita Palmako Jai Alai jatetxean (arg Aingeru Merlo-ek.eus)

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Euskal Etxearen aldetik urteko ekimenen azkena markatzen zuen eguna ospatu zuten joan den igandean Palma Mallorcakoan hiriko Artea Euskal Etxeko lagunek. Plana: Batzarrea, bazkaria eta Olentzero. Egunari Urteko Batzarre Nagusia eginez ekin zioten Son Rapinya-ko instalazioetan. Elkarretaratzea hasi aurretik, Lluc Más Pocoví kideari  esker oneko plaka eman zion Nicolas Ibarra lehendakariak, bertaratutakoen txalo zaparradarekin batera, elkarteari urte luzetan emandako etengabeko sostengu eta laguntzagatik.

Bilerak urteko ekimenen balantzea aurkeztu zuen, tartean txalaparta taldearen jarduna —larunbatetan biltzen dira—, Kalakan hirukotea ekarri nahiko luketela Palmara aipatu zuten; txangoen taldea, Mallorcako hainbat paraje zoragarritara, bazkideak Mallorcako natura, historia eta kulturara inguratzeko Angels-en gidatze lan ederra azpimarratuz; pilota tailerra, asteazkenero Son Rapinyako frontoian bilduz .

Kultura eta bestelako ekimen ugari

Aurten Uhartera ekarri dituzten idazle eta kulturgileen artean, Miren Agur Meabe aipatzen dute, bi aurkezpen eginik, Lluna liburudendan eta Can Alcoverren, bere liburuetako batzuk katalanera itzulita daudelarik; Kirmen Uribe, bertako Aina Fullana idazle gaztearekin batera, eta euren liburuak katalanez; Antxon Olabe, aldaketa klimatikoari buruzko bere azken liburua aurkeztuz Lluna liburudendan eta UIB unibertsitatean, eta aurkezpen beste bat ostegun honetan egiteko, Diario de Mallorcaren Klubean.


AEEko lehendakari Nico Ibarra (eskuin) plaka ematen Lluc Más Pocoví bazkide txalapartariari

Batzarre Nagusiko ikuspegi bat, Son Rapinya-ko frontoiko egoitzan

Ondoren bazkaria, Garbiñe Legarretak gobernatzen duen Palmako Jai Alai euskal jatetxean

Hainbat jende bildu zen jaten polito eman zuten urteko hitzordu berezi honetara

Elkar agurtzen, eta bat egiten Artea Euskal Etxeak urtean zehar daraman lan ederrarekin

25 urte badira Mallorcako euskaldunak eta eruen lagunak honelakoetan biltzen hasi zirela

Kanpoan aroa triste eta zerua estalita, baina barruan senidetasun giro polita nagusi

Euskal Herritik etorrita, Etxepareko Kinku Zinkunegi eta EuskalKultura.eus-eko Joseba Etxarri

Severo Munilla musikariak, bera ere urte askoan Olentzero izana, esker oneko plaka jaso zuen

Gurasoak ilusioz umeak, Mallorcan jaioak izanda ere, Olentzeroren ekarria izan zezaten

Ama, nor da oparia eman nahi didan gizon itsusi hau?

Iusioaren pertsonifikazio hutsa, oparia eskuetan eta irribarrea etengabe ezpainetan

Olentzero, Gabonetako lagun zaharra, urtebete haren zain egonik, iritsi da bere opariekin

Ekitaldi ederra, irriñoak nonahi, ilusioa, euskal musika, eta baita Horra horra kantatuz ere

Aipatu ziren baita ere partaidetza Udalak gonbidatuta Hizkuntzen Egunean, eta kontaktuak Isabelle Anthorpe hiriko Hizkuntz Eskola Ofizialeko zuzendariarekin euskara ikasgai eskaintzeko eskabidea beste behin egiteko, Ez zion ezetzik esan, eta aipatzen da Valentziako adibidea, eta agian Alacant-eko HEOeko euskara irakasle den Izaskun Kortazarrekin kontaktatzeko aukera, komunitate hartako HEOetan mugimendua baitago eta aukera ionteresgarriak eskaintzen ari baitira euskarari dagokionez.

Elkartearen 25. urteurreneko festa arrakastatsua

Aberri Egunaren ospakizuna, eta Mallorcako glosadoren eta emakume bertsolarien jardunaldiak Can Alcoverren; eta Euskal Etxearen 25. urteurreneko festa ederra, Mallorcako musika eta Euskal Herrikoa lagun, eta Nafarroako eta EAEko gobernuetako ordezkariak bertan, tartean Nafarroako kontseilari Ana Ollo, eta Baleareetako Gobernuko, Uharteko eta hiriko ordezkariak, eta castellerrak. Azkenik, abendu honetan, Nafarroaren eta Euskararen Eguna, Xesc Forteza antzokian Anne Lukin kantari nafarrarekin.

Aingeru Merlok elkarteko kontuak aurkeztu eta onartu ziren. Zuzendaritza Batzordea berritzeari dagokionez, bertaratutakoek orain artekoa bere eginkizunetan mantentzea erabaki zuten, beraz, honela geratuta: lehendakari, Nicolas Ibarra Murillo; idazkari, Ana Herreros García; diruzain, Aingeru Merlo Ibáñez; batzordekideak, Joana Mateu Castell, Sole Trapero Cañero, Iratxe Alarcia Lastra, Beatriz Ibarra eta Agustin Aguirrebengoa Esnaola. Azalpenen puntuan, Euskal Herritik bertaratuta zegoen Joseba Etxarri EuskalKultura.eus-ez mintzatu zitzaien Arteako Zuzendaritza Batzordeko eta bazkidetzako partaideei.

Olentzeroren bisita, ilusio giro beroa nagusi

Bertaratutakoek txalo bero bat eskaini zieten Mari Cruz Salvador eta Alvaro Corral senar-emazteei, bizitza oso bat Mallorcan eman ondoren, erretreta hartu eta Gallartara itzuliko baita gutxi barru, eta honakoa delako mota honetako euren azken ekitaldia EEan. "Badakizue hemen etxean zaudetela eta familia bezala garela, beraz ateak beti izango dituzue zabalik", gogora arazi zitzaien. Eta bikote gazteen artean, Esteben eta Libe zarauztarrak, hemen zortzi urte daramatzatenak, eta bi alabak, Iara eta Ekiñe, bertan jaioak, planak honako eginak dituztenak, baina ahalegin sendoak eginez Euskal Herriarekiko loturei eusten eta etxeko hizkuntza duten euskarari eusten.

Biltzarrearen ondotik, senidetasun bazkaria egin zen Palman Garbiñe Legarreta bazkideak gobernatzen duen Jai Alai euskal jatetxean, hirurogeita hamar bat pertsona partaide bazkarian zein ondoren Olentzerok bertara egin zuen bisitaldi eta opari-banaketan, hamaika-hamabi haur eta umek ilusioz jaso zituztela ikazkinak ekarri zizkien erregaliak. Kanpoan eguraldiak eta zeru estaliak gehiegi laguntzen ez bazuten ere, jatetxearen barruan ilusio, partaidetza eta senidetasun giro beroa izan zen nagusi.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia