Bakersfield, AEB. Urteko jai egun berezietakoa da gaurkoa Estatu Batuetan. Bertako euskaldunek ere familia eta adiskideekin bildu eta ospatzeko baliatzen dute, mahai baten inguruan partekatuz eta eskertuz elkarrekin egon ahal izatea, eta ez daudenak ere gogoratuz. Boiseko Euskal Etxeak, elkarretaratzea antolatu zuen atzo bere areto nagusian, biltzeko eta konpartitzeko aukera emanez bere bazkide eta lagunei.
Kalifornian, Bakersfield-eko euskal jatetxeek ere bat egin zuten Esker Ematearekin eta hona nola bildu zuen bertako telebista kate batek azkeneko urte hauetan hainbaten artean ohitura bilakatu den Esker Emate Egun bezperan euskal jatetxe batera afaltzera joatea. Hona bideoa: