euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskatu al diozu zure oparia Olentzerori? Hona Argentinatik datorkigun euskal proposamen zerrenda polit askoa

2020/12/18

Opari ederrak egin ditzakezu euskal argentinarreko ekintzaileei erosten badiezu
Opari ederrak egin ditzakezu euskal argentinarreko ekintzaileei erosten badiezu

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Oso gogorra izan da 2020. urtea zentzu askotan, zer esanik ez jende askoren ekonomiarentzat. Egoera honetan langintza zailagoa gerta daiteke aurten Gabon Arbolan jartzeko opari on, merke eta politik aurkitzea. Zailagoa baliteke, baina ezinezkoa ez. Izan ere, egon badaude opari jator eta polit askoak izan daitezkeen proposamenak, eta gainera euskal kolektibitateko lagunen ekimenentzat lagungarri izatearen balio erantsiarekin!

Argentinara mugatuko gara eta Buenos Airesen, La Platan, Tandilen… eskaintzen diren proposamen batzuk ekarri dizkizugu artikulu honetara. Zure enpresa txikia zerrendan ez badago eta gehitu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: mail.

-Cerámica Popular Vasca: La Platako Mariana Demicheli-k zeramikazko hainbat tresna eskaintzen ditu, batez ere sukaldeko tresnak. Bere eskulanak gaur bertan La Platako Euzko Etxean egingo den Azokan erosi ahal izango dira eta baita Terruño Regalería delako dendan ere.
-Zirimiri: katalogo zabala du eta zeramikazko eskulanak egiten ditu Estefanía ‘Chicho’ Abasolok. Gabonetarako, hala ere, Txapela euskal argentinar sagardoarekin bildu eta ‘euskal bider bi’ eskaintza ari da egiten: euskal diseinuak dituzten zeramikazko edalontziak sagardo botila batekin. 
-Txapela: euskal argentinar sagardogileek Cabañas Piedras Blancas gazta enpresarekin ere akordioa egin dute Gabonetako opariak batera egiteko. ‘Pack’ honen barruan sagardoa ez ezik, gazta eta olioa ere badatoz.
-Velas Sorginiak (sic): Tandilgo Valeria Aramburuk soja-argizariz egindako kandela usaintsuak, bainu-gatza usaintsuak eta uxagarri naturalak eskaintzen ditu. Gabonetan bezeroak bere ‘kit’a osatu ahal du norberak nahiago dituen produktuak konbinatuz
-Ediciones Lauburu: Ander Zurimendiren Recoja sus cosas; Ernesto Castillo Salaverry euskal nikaraguar poetaren Tu olvido es peor que la muerte; eta Sergio Recarte euskal argentinarraren El final de los viajes siempre está en algún lado 2020ko liburuak ez ezik, bere katalogo osoa eskaintzen du Argitaletxeak. Lau liburu baino gehiago erosten dituenak bidalketa doan izango du.
-Eguzki-lore: ekimen honetako sukaldariek menu goxo bat opari ederra izan daitekeela komentatu digute. Eta Eguberriko otorduak eginda jasotzea ere bai! Gabonetarako eta Urte berrirako opilak eta haragi urdaiztatua prestatuko dituzte.
-Amurrio: Gabonetan eta topa egiteko momentuan bai ala bai egon behar den ogi gozoa Amurrio Gozotegiko Cecilia Cans-en esku dator. Bi aukera daude, fruitu lehor eta mahaspasekin edo txokolaterekin (biak bi tamainatan). Eta zapore berriak ere eskainiko ditu Amurriok urtearen amaieran: arroz-esnea eta aranak dituen euskal pastela!

Zorionak, eta on egin, irakurle!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia