Boise, Idaho, AEB. Erraldoia abian jarri da eta Boiseko Jaialdi 2025eko antolatzaileek deia zabaldu berri dute Euskal Herriko eta Diaspora osoko euskal dantzari, musikari, kantari eta orohar artistei, norbanako zein taldeei, zuzendua, Boisen 2025eko udan aurkezteko moduko funtzio edo ikuskizunik badaukate, euren hautagaitzak bidal ditzaten, irekia baitute Estatu Batu kanpotik programa barruan etorriko diren artisten hautaketa prozesua. Zu edo zure taldea interesatuta bazaudete, hau da momentua.
Gogoratu, Jaialdiko antolatzaileek ez dutela bidaia ordaintzen —hori pertsona edo talde bakoitzaren kontura doa— baina bai janaria eta lotarako lekua Boiseko Jaialdin dauden bitartean. Datorren Jaialdi, 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra egingo dute Boisen. Hona hautagaitzak aurkezteko dokumentua. Abenduaren 1a baino lehen behar da bidali eta onartutako hautagaien izenak otsailaren 28an jakinaraziko dira.
Jaialdiko webgunea, hemen. Jaialdik artistak deitzen dituen atala, hemen.
- Eskabide dokumentua euskaraz
- Eskabide dokumentua ingelesez
- Eskabide dokumentua gaztelaniaz
Animatu, eta zorte on!