euskal diaspora eta kultura
2014/06/11
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Euskanta egitasmoak sendo darrai, Erromako ikasleen eta euskal kulturaren artean zubiak eraikiz. A.C.E.k eta UPTER unibertsitateko Euskal Sailak sustatzen duten proiektua, HABEren Euskara Munduan programaren laguntzarekin. Ekimenari esker, aurten Antonio Rosmini eskolako bostgarren mailako gaztetxoak sortzaile eta musikari izan dira eta emaitzarekin oso pozik agertu dira bai irakasle, guraso eta baita antolatzaileak ere.
Hasteko, gazteek testuak italieraz idatzi eta euskaratu egin zituzten, ACE eta UPTEReko kideen laguntzarekin. Ahalegin horretan euskal hiztegitxo txikiak sortu zituzten abesti bakoitzarentzat. Ondoren, Alex Mendizabal eta Marcello Liberato musikarien laguntzarekin musika sortu, abestu eta kanta grabatu egin zuten haurrek.
Marrazkiak ere egin zituzten, abesti bakoitzeko ideiak eta sentipenak irudikatzeko. Horiek guztiak "Eromako Zubia" CDan bildu dira, Viviana Tomassettik diseinatu duen liburuxkarekin batera.
Neska-mutil hauek egindako abestiak entzun nahi dituztenek, www.euskanta.wordpress.com blogean aurkituko dituzte. Aurreko urteetako abestiak ere daude entzungai bertan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus