Erroman eta Italian euskararen alde egindako lanarengatik, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguneko saria (ENE saria) eman dio Associazione Culturale Euskara euskal etxeari. Urte gogor baten ostean, sari hau ekinean jarraitzeko akuilutzat hartu du elkarteak, ilusioz eta kemenez. Elkarteak bihar ekingo dio bere urteroko euskal asteari (aurten, Euskal Astia) eta, horrez gain, abenduan bi liburu argitaratuko ditu italieraz: Sarrionandiaren "Lettere ad Ainhoa" eta Xabier Erkiziaren "Robin".
Erroma, Italia. Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak 2015eko ENE Saria jaso du. Eusko Ikaskuntzak ematen duen sari honek Euskal Herritik kanpo euskararen alde lan egiten duten elkarteak aintzat hartzen ditu. Elkartea oso pozik agertu da sariarekin, are gehiago aurten bizi izan duen urte gogorra dela eta.
Horrez gain, ACE-k bihar bertan ekingo dio bere urteroko euskal asteari. Aurten "Euskal Aztia" izena eman diote, eta abenduan zehar makina bat ekitaldi ekarriko ditu Erromara.
Hona egitaraua:
DICEMB_E.H. BASCO 2015 EUSKAL_AZTIA
Abenduaren 4a
-Jan eta dantza: Pintxoak: 19:00tan, Afaria: 21:00tan. Ondoren DJ Dantza. Amets Bide dantzariekin erromeria.
Lekua: C.S.O.A. Forte Prenestino via F. Delpino - Centocelle - Roma
Abenduaren 5 eta 6a
-Sagardo laborategia: 9:30tan Plazan eta segi kartelak. Jateko zeozer eraman. Durangoko azokako Bizi Baratzea gunearekin internet konexioa.
Lekua: Casaprota (RIETI)
Abenduaren 5a
-Amets Bide dantza taldea. Balli in piazza / Plazan dantzan ORE 17:00
Lekua: Piazza Santa Maria in Trastevere, Roma
Abenduaren 14a
-LIBE a ROMA3 (www.libedizioni.it). Euskal etxearen Libe Edizioni argitaletxeak italiarar itzulitako bi liburu aurkeztuko ditu: Joseba Sarrionandiaren "Lettere ad Ainhoa" eta Xabier Erkiziaren "Robin". Libek euskal literaturako lanak argitaratzen ditu italieraz, formato digitalean.
Non: Programma Studi Baschi Università ROMA 3 Euskal Saila, 15:00tan Aula 8, Università ROMA3 (Via Ostiense, 234 - Roma)
Abenduaren 18a
-"Loreak" filmaren emanaldia. Jatorrizko bersioa, italianoz azpititulatua (euskara.it-ek egina). Ordua: 20:00tan aperitifa; 20:30tan, emanaldia.
Lekua: Cineclub Detour (V. Urbana 107, Roma)
Abenduaren 21a
-EUSKANTA 2015-en aurkezpena, 10:00tan Centro Diurno L'Isola che C'è gunean (Via San Lorenzo, Lanuvio)
Bestalde, aipatu abendu osoan zehar ikusgai izango direla Asier Gogorza argazkilariaren bi proiektu "Gaztain Haundie" eta "Plaza Libreak".