euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Errioxako Laminiturri Euskal Etxearen bazkide eta lagun talde batek afari batez agurtu zuen urtea Logroñon

2007/12/21

Laminiturrik orain hiru bat aste eraturiko afarira bildutakoak; Iñaki Gorostidi --beti Errioxaren sustrai euskaldunen ezagutza hedatzen-- ezkerrean makurtuta dagoen lehenengoa da
Laminiturrik orain hiru bat aste eraturiko afarira bildutakoak; Iñaki Gorostidi --beti Errioxaren sustrai euskaldunen ezagutza hedatzen-- ezkerrean makurtuta dagoen lehenengoa da

PUBLIZITATEA

Ez, ez gara ari Argentinako La Rioja probintziaz, Euskal Herri hego-mendebaldean dagoen eskualdeaz baizik, euskararekin eta bereziki Nafarroarekin eta Nafarroako Erresumarekin harreman historiko estua izan duen komunitateaz. Bertan badago euskal etxe bat, Laminiturri izenekoa, eta nahiz eta egun pasatzen ari ez den bere unerik indartsuena, aurrera egiteko gogoak eta bertako euskal toponimoetan sakontzeko eta ondare hori berreskuratu eta ezagutza hori hedatzeko asmoek segitzen dute. Urtero afari bat egiten dute bederen, izan ere azaroaren azken egunean hasi eta abenduko lehenean amaitu zena. Lerro hauetatik, goraintziak Errioxako lagun eta irakurleoi.
Deialdiak Errioxan bizi diren euskaltzaleak, Laminiturri euskal etxearen inguruko lagunak eta euskal kulturaren adiskideak oro har gonbidatu zituen joan den azaroaren 30ean, ostiralez, Logroñon ezarritako hitzordura. Laminiturri Euskal Etxea 2001ean onetsi zuen ofizialki Eusko Jaurlaritzak eta euskal etxeen erregistro oficialean sartu. Une batean egoitza fisikoa ere izan zuen, nahiz eta egun ez den ari bere historia laburreko momenturik samurrera pasatzen. Kultur arloko ekitaldi politak antolatu izan ditu, emanaldiak, hitzaldiak, irteerak Errioxako euskal toponomia eta historia aberatsa ezagutzeko...

Iñaki Gorostidi, bertan bizi den euskaltzale handia eta Laminiturriko zuzendaritzakoa izanik lan frango egindakoa bertako euskal historia eta eragina ezagutuak izan daitezen, EuskalKultura.com-ek Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan ipinitako standean izan zen eta elkartearen egoeraren berri ematen zigun. Errioxako Euskal Etxeaz galdetu nahi eta baita ere euskal kulturak eta euskaldunek utzitako arrastoaz gehiago jakin nahi izanez gero, Iakik berak kudeatzen duen www.errioxa.com webgunera jo daiteke.


Lotura interesgarriak

Laminiturriren ibilbidea gaurdaino (gazt.)
www.errioxa.com webgunean

Elkartearen webgune zaharra, oraindik interneten dagoena
www.laminiturri.org

Aizkolariak, trikitixa, sagardoa eta txaranga bat Castañares-en (gazt.)
2006ko uztailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia