euskal diaspora eta kultura
2012/05/15
PUBLIZITATEA
Southampton, Ingalaterra. Datorren maiatzaren 23an 75 urte beteko diRa 4.000 euskal neska-mutilek etxea utzi eta erbesterako bidea hartu zutenetik, Santurtziko portutik atera zen Habana ontzian. Ingalaterra zuen jomuga itsasontziak eta Southamptonera heldu ziren haurrak, gerrako errefuxiatu bezala. Euskal Herrian gurasoak eta familia utzi zituzten, aurki berriz ere bilduko zirela sinestuta. Alta, asko betirako geldituko ziren Ingalaterran.
Iragan asteburuan talde hartako kide batzuk bildu ziren Southamptonen, eta omenaldia jaso zuten. Lehen haurrak zirenak, orain adinduta, biziki hunkitu ziren ekitaldian. Omenaldiaren antolatzaileak Basque Children of '37 elkartea, Eusko Jaurlaritzak eta Southamptongo Unibertsitatea izan ziren.
[Hogeitamar bat Gerrako Haur bildu ziren Southamptongo Unibertsitatean egin zen ekitaldira (argazkia Irekia)]
Artxiboaren emate-ekitaldia eta taldekideen lekukotzak omenaldiko unerik hunkigarrienak izan ziren, eta bertara joan ziren Gerrako Haurrek eta euren senitartekoek zirraraz biziz entzun zituzten. Omenaldian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala izan zen, besteak beste, Idoia Mendia Bozeramaile eta Justizia Sailburua, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia eta Inés Ibáñez de Maeztu, Giza Eskubideetarako Zuzendaria.
[Jaurlaritzako ordezkaritzak 'Here, Look after him: los niños, refugee children from the Spanish Civil War' erakusketa ikusi zuen Southamptongo Unibertsitatean (argazkia Irekia)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus