euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Errekonozimendu eta aitortzak Corpuseko EEko fundatzaile eta bazkide Olga Leiciaga erreferente euskal-argentinarrari

2023/01/03

Olga Leiciaga, ezkerrean, euskara ikasketa ziurtagiria jasotzen abenduaren 3an Eusko Etxearen egoitzan, Euskal Jatorri EEko irakasle Maria Silvia Soloagaren eskutik
Olga Leiciaga, ezkerrean, euskara ikasketa ziurtagiria jasotzen abenduaren 3an Eusko Etxearen egoitzan, Euskal Jatorri EEko irakasle Maria Silvia Soloagaren eskutik

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Olga Leiciaga Elordik, Corpus Christiko Eusko Etxearen sortzailea eta alma materrak, Jose Maria Iparragirre 2022 Saria jasoko du, Gasteizko Mugarik Gabeko Musikari Solidarioak GKEaren eskutik. Sariaren bigarren edizioa da hau, 2021ean hasi baitzen ematen, eta Uruguain eta Argentinan euskal diasporan lan nabarmena egiten dutenak omentzea du helburu. Izan ere, bi herrialde horiek eman zioten babesa Urretxuko koplaririk ospetsuenari bere amerikar egonaldian. Sari banaketa 2022ko martxoan egingo da, Misioneseko Euskal Etxearen egoitzan.

Baina ez da hori izan amaitu berri den urtean irakasle eta idazleari eman dioten sari bakarra. Irailean, bere jaioterri Saladilloko Honorable Consejo Deliberanteak "udalaren interesekotzat" jo zuen Olgak idatzitako Diálogos Confidenciales con el Atrapa Sueños (Elkarrizketa konfidentzialak Amets Hartzailearekin) liburuaren aurkezpena. Lana bere 32 urteko irakaslealdian jasotako hezkuntza-esperientzietan oinarritua dago.

Irakasle, idazle eta euskaltzale eta herritar saiatua

Baina horrez gain, honako lan hauek ere idatzi ditu: Don Recreo (1989), 2018an zuzendu eta loditua; Siembra y cosecha (2012); Raíces navarras” - Genealogía y recuerdos de las familias Elordi y Aguirre (2016); Cruzando alambradas y abriendo tranqueras (2016); Historia de una búsqueda - Genealogía y recuerdos de las familias Leiciaga Arrospide (2019).

Era berean, irailean ere, Saladilloko Hezitzaile Erretiratuen eta Jubilatuen Elkartearen eskutik, ikasgeletan eta bizitzan izandako ibilbidea aitortu, eta irakaskuntzan arrastoa utzita igarotako irakasle gisa nabarmendu zuten. Egiari zor, Olga Leiciagak marka uzten jarraitzen du parte hartzen duen proiektu orotan. Eta Corpus Christiko Eusko Etxea ez da bere ibilbidean salbuespena. Hasi berri den urte honetan ere Misioneseko euskal komunitatearen mesederako proiektu zahar eta berrietan lanean arituko da doaike Olga Leiciaga.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia