euskal diaspora eta kultura
2011/09/09
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. Joan den irailaren 3an, eta hirurogei bat lagun partaide gauzatutako bazkarian Florencia Saenz Buruaga erakundeko erregina hautatu zuten Lagunen Etxea-ko lagunek. Bazkideen ordezkarien eskutik jaso zituen Florencia Saenz Buruaga gazteak zegozkion oroigarri eta sariak, beraz prest dago dagoeneko euskal etxea ordezkatzeko irailaren 16an egingo den hiriaren 122. urtemugako erreginaren hautaketan.
[Florencia Saenz Buruaga erregina euskal etxeko kideez inguratuta (argazkia EE)]
Biharamunean, esan nahi baita irailaren 4an, goizeko 10etan, elizkizunak egin ziren Lapridako Santos Joaquin y Ana elizan. “Immigranteen, euskal etxeko kideen eta euren herria utzi behar izan zuten familien omenez egin zen meza”, azaltzen du Maria Ester Arrondo liburutegiko arduradunak. “Aurtengo Immigrantearen Eguneko leloak dio guztiok jaioterri bera daukagula, eta leku hori lurra bera dela, eta denok elkarri lagundu behar diogula”, azpimarratu du Arrondok.
Ondoren, ekintza berezi bat egin zen Lapridako Gizataldeen Plazan. Eusko Txoko liburutegiak proposatutako ideia bati jarraituz, Lapridako etorkinen kolektibitateek bakoitzaren jaioterria ordezkatzen duten arbolak landatu zituzten lur eremu horretan. Honako zuhaitz mota hauek ikus daitezke orain artean enparantzan: ceiboa (Argentinarrek landatua), haritza (euskaldunek), intxaurrondoa (frantziarrek), olibondoa (italiarrek), sahatsa (libanoarrek), beste haritz bat (alemaniarrek) eta izeia (espainiarrek).
Zeremonian, kolektibitate guztietako banderadunak hartu zuten parte eta herrialdeetako banderak jaso ziren. Ekintza ixteko, gizataldeetako ordezkariek hitz batzuk zuzendu zizkioten publikoari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus