General Villegas, Argentina. Beste askok bezala, garaietara egokitu behar izan du Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak. Itxialdian ezin izan ditu egoitzako bere ohiko afariak antolatu, baina irtenbide bat aurkitu du: platerak bertan prestatu eta EEak berak etxeratu dizkie bere kide eta lagunei. ‘Sua Piztu’ (sic) izeneko sukaldaritza ikastaro bat ere hasi da sareratzen. Janari salmenten alorrean, abuztuaren 9an eginikoan, tripakiak bizkaitar erara prestatu eta 160 anoa saldu zituen.
Euskal etxeko lagunek jakinarazi dute hauek bezalako ekintzak bi helbururekin egiten dituztela: pandemia garaian komunitatearekin kontaktuan segitzea eta, diru pixkat eginez, egoitzaren gastu finkoei aurre egin segitu ahal izatea.
[EEko Maria Zaton eta Victor Eguren plan berria azaltzen InfoVillegas-i... baita ere nola prestatu tripakiak bizkaitar erara 160entzat]
Elastiko berriak
Euren ekimenei zabalkundea eman eta aldi berean elkartearentzat sos puxkat bildu eta aurrera egin ahal izateko helburu berarekin, elastiko berriak diseinatu ditu Euskal Etxeak eta salgai ipini ditu dagoeneko. Erosi nahi dituenak Whatsapp bidez kontakta dezake Euskal Etxeko batzordeko kideekin, hemendik.
-Euskal Etxea Facebook-en, Centro Basko Villegas