euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erne! Martxoaren 1ean iluntzeko 6etan irekiko da 2025eko NABO Udalekuan izena emateko epea: aurten Elkon izanen

2025/02/21

NABO Udalekuaren 2023ko edizioko partaideen talde-argazkia San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (arg. Tina Etchart)
NABO Udalekuaren 2023ko edizioko partaideen talde-argazkia San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (arg. Tina Etchart)

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Erne uda honetan etxeko haur/gaztetxoak NABOren Udalekura eraman nahi dituzten Estatu Batuetako euskal gurasoak!  Datorren asteko larunbatean, martxoaren 1ean, NABOk aurtengoan Elko Nevadan izango den NABO Udalekun izena emateko epea zabalduko du, 18:00etan (Kaliforniako ordua), online. Gerta liteke ondoko minutuetan dauden lekuak ahitzea eta, beraz, azkar ez egin ezkero itxaron zerrendara pasatzea, NABOk parte hartu nahi duen haurrik kanpo ez uztea xede badu ere.

Izen-ematea NABOren webgunetik behar da egin. 18:00etan aktibatuko da "Udaleku Application" dioen laukia, eta hori gertatuta hor dagoen formularioa behar da bete, ahalik eta azkarren, eskaera behar den moduan erregistratuta gera dadin. Gogora dezagun, NABO Udalekua, federazio honek kide dituen euskal etxeetako partaide diren (eurak edo euren gurasoak) 10-15 urte arteko haur eta gaztetxoentzat prestatutako jarduera dela.


Udaleku Elkon egin zen azkeneko urteko (2014) bideoa, Elkoko Euskal Etxean


2014ko Elkoko Udalekuaren azken emanaldiaren bideoa, haurrek ikasitakoaren erakusgarri

Aurten ekainaren 16tik 28ra bitartean egingo da Udaleku, ohi bezala Estatu Batuetako eta Euskal Herriko begirale eta irakasleez. Parte hartzeko kuota, 515 eurokoa da partaide bakoitzeko. Beka sistema bat badago, parte hartu nahi eta arazo ekonomikoak izan ditzaketen familientzat. Edozein zalantza argitzeko, idatzi Valerie Arrecheari helbide honetara udaleku@nabasque.eus.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia