euskal diaspora eta kultura
2014/04/28
PUBLIZITATEA
Berlin, Alemania. Larunbatean Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratu zuen Gemeinschaftskrankenhaus Havelhöhe izeneko plazan. Gaur egun eritetxe bat dago plaza honetan, baina 1934-1936 urteak bitartean Alemaniako aire armadaren eskola izan zen bertan. "Bertan ikasi eta prestatu ziren militar askoren lehenengo akzioa Kondor legioan izan zen", azaldu dute euskal etxeko iturriek.
Inork gutxi daki horren berri gaur egun eta hori dela eta elkarteak gune hau aukeratu zuen bonbardaketaren urteurrena gogora ekartzeko. "Orain dela 77 urte Gernikan bezala, zeru garbi eta eguzkitsua izan genuen Berlinen ekitaldia izan zen bitartean. Gemeinschaftskrankenhaus Havelhöhen topatu ginen Ben Wagin artista, KFSR Spanienkämpfer elkarteko kideak, eritetxeko zuzendariak, Espainiko enbaxadako kontseilaria eta euskal etxeko kideak", agertu dute elkarteko kideek.
[Ben Wagin artista, Ainhoa Añorga Berlingo Euskal Etxeko presidentea eta beste agintariak zuhaitza landatzen (argazkia BerlinEE)]
Ekitaldian plaka oroigarri bat jarri zuten gunean eta ondoren, Ben Wagin artistak gingko zuhaitz bat landatu zuen bertan. Azken urteotan horrelako arte-adierazpenak jorratu ditu Waginek eta Alemaniako hainbat lekuetan egin ditu zuhaitz-landaketak gerraren eta indarkeriaren aurkako seinale.
Waginek eta euskal etxeak Gernikan burutu nahi dute omenaldi honen bigarren partea, eta horretarako, euren asmoa da datorren urtean horrelako beste zuhaitz bat landatzea Gernikako Europa parkean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus