euskal diaspora eta kultura
2011/02/28
PUBLIZITATEA
Errenteria, Gipuzkoa. Eresbilek “Juan Zelaia Letamendi Musika-Beka”ren 5. edizioaren deialdia egin du, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Bi urtetik behin ematen da beka hau eta musika ekimenetan euskara bultzatzeko helburua du. Nornahik parte har dezake bai bakarka nahiz taldeka, eta musika-munduko edozein eremu ezberdinetako proiektuak aurkeztu daitezke.
2007an adibidez Eneko Sanz eta Alberto Irigoyen ikertzaileek irabazi zuten beka, Uruguaiko euskal musikariei buruzko ikerketa proiektu batekin. Bekari esker Uruguaiko euskal etxeetan ikerketa burutu eta 80 euskal-uruguaiar musikarien zerrenda osatu zuten. Ikerketa Eresbilen webgunean jarriko dute sarean aurki.
Oinarriak
Aurkeztutako proiektuak euskaraz idatziak egon behar dute. Interes berezia izan dezakete honako proiektuek: alde sozial zabala duten egitasmoek (irakaskuntza adibidez), Euskal musika-ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnek, beren emaitzetan Euskal Herri osora zabal daitezkeenek, Euskal Diasporako baliagarritasun nabariagoa dutenek eta hedapen-teknologia berrien bidezko proiektuek.
Eresbilek bere gain hartzen ditu lehiaketaren antolaketa eta jarraipena. Epaimahaia Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak izendatuko dituen hiru pertsonek osatuko dute. Izena eman eta proiektuak bidaltzeko epea 2011ko maiatzak 9 arte egongo da zabalik.
Proiektua aurrera eramateko urtebeteko epea izango da ekainetik hasita.
-“Juan Zelaia Letamendi Musika-Beka” ezagutzeko interesa dutenek informazio gehiago eskura dezakete Eresbilera e-maila idatziz (bulegoa@eresbil.com) edo www.eresbil.com web orrira joaz
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus