euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Erbesteratuen oroimenak" liburua, gerrako haurren taldeek 1982-2012an eginiko lanaren lekuko

2014/03/11

"Erbesteratuen oroimenak" liburuaren azala
"Erbesteratuen oroimenak" liburuaren azala

PUBLIZITATEA

"Erbesteratuen oroimenak-Memoria y exilio" liburuarekin Gregorio Arrien historialariak erbesteratuen oroimena berreskuratzeko azken 30 urteetan egin diren ekimen eta jardueren testigantza jaso nahi izan du. Ekimen horietako asko erbesteratuek eta gerrako haurrak izan zirenek sustatu zituzten, bai Euskal Herrian zein atzerrian, 1982az geroztik. Arrienen esanetan elkarte hauek aitzindariak izan dira erbestearen oroimena berreskuratze prozesu horretan.

Bilbao, Bizkaia. Gregorio Arrienek idatzi duen "Erbesteratuen memoriak-Memoria y exilio (1982-2012)" liburuak euskal erbesteratuen eta gerrako umeen elkarteek burutu dituzten ekimenen eta jardueren oroimena jasotzen du. Euskal Herriko zein atzerriko erbesteratuen talde hauek jardunaldiak, argitalpenak, erakusketak eta abar egin dituzte, euren istoria ezagutzera emateko eta gizarteratzeko asmoz.

80. hamarkada hasieran lan honetan abiatu zirenez geroztik, erakunde hauek aitzindari izan dira erbestearen oroimena berreskuratzen eta gordetzen. Izan ere, garai haietan ebakuazioei buruzko informazio gutxi zuen gizarteak, nahiz eta milaka haur eta helduk sufritu zituzten. Ezezaguna zen ere andereñoek eta haurrekin joan ziren zaintzaileek egin zuten lan eskerga.

Istoriaren abiapuntua

Gregorio Arrien historialariak liburuan jasotzen duen esperientziak abiapuntu argia du: 1982 "Colectivo Pedagógico Onura" taldeak Eubako Lauaxeta ikastolan erbesteko andereñoei omenaldia egitea erabaki zuenean. Omenaldi jendetsu hura 1983ko ekainean gauzatu zen, ehundaka erbesteratu eta euskal agintari eta ordezkari ugari bildu zirelarik, besteak beste, Jesus M. Leizaola lehendakaria. Ekitaldi honetan andereñoen lana goraipatu zen, egoera zailenetan ere hezkuntza euskaldun, demokratiko eta kalitatezkoa emateko gai izan baitziren.

Eubako ekitaldiaren zirraren ondotik hainbat elkarte ofizial sortu ziren, erbesteratuen talde-oroimena gizartean jakitera eman eta gordetzeko. Aurrenekoa 1986an sortu zen, "Asociación de los Niños evacuados del 37" izenarekin, Gerra Zibilaren 50. urterreunean. Bigarrena, aldiz, 90. hamarkadaren hastapenetan, "Asociación Jubilados Evacuados de la Guerra Civil" izena zuela. 

Lekukotasun idatzia

2012an, Gerra Zibilaren 75. urteurrena betetzean, ekitaldi ugari antolatu ziren, batez ere Santurtzin, Bizkaiko portu honetatik atera baitziren ebakuatu gehienak 1937an. 2012aren amaieran erbesteratuen eta gerrako umeen elkarte gehienek euren jarduerari bukaera ematea erabaki zuten, kide gehienak adinean aurrera zihoazelako.

Elkarte hauek urtetan euren oroimenaren transmisioaren arduradun nagusiak izan dira eta lan eskerga egin dute oroimen hori gizartean zabaltzen eta ezagutzera ematen. Horrenbestez, liburu honekin Arrienek euren lanaren lekukotasun idatzia utzi nahi izan du.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia