euskal diaspora eta kultura
2009/03/30
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Erbesteari buruzko X. Mintegia Bliboko Deustuko Unibertsitatearen egoitzan (CRAI) eta Donostiako egoitzan egingo da urriaren 5etik 8ra. Mintegiaren leloa 'Erbestea lehen pertsonan' izango da eta erbesteratuen bizitza euren idatziriko testu, gutun, autobiografia eta emandako elkarrizketen bidez aztertuko du. Gai hauek izango dira mintzagai: haurtzaroa eta hezkuntza erbestean, Diasporako politikarien diskurtso biografikoa, errepublikar emakume idazleak, euskal emakume erbesteratuen memoriak, idazle erbesteratuen memoriak, euskarazko epistolarioak, eta abar.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, mintegian honako pertsonaiei buruzko lanak aurkeztuko dira: Larrea, Baroja, Orixe, Aguirre, Irujo,
Gurrutxaga, Manu de la Sota, Elizondo, Zaitegi, Ibiñagabeitia,
Ibarruri, Aurora Arnaiz, María Luisa Elio, Semprún, Mª Teresa León,
Champourcin, Camprubí, Chacel, Blanco Aguinaga...
Parte hartzeko
Mintegian parte hartu nahi dutenek aurkeztu nahi duten lanaren hamar lerroko laburpen bat bidali behar dute, lanaren helburua eta ekarpena azalduz (Times New Roman, neurria 12 eta 1,5eko lerroartea). Egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, e-maila, egoera akademiko edo profesionala eta unibertsitatea ere aipatu beharko dira.
Laburpen hauek bidaltzeko epea maiatzaren 29an bukatuko da. Martxo bukaera aldera batzorde antolatzailea hautatutako egileekin harremanetan jarriko da. Laburpenak helbide hauetara bidali daitezke: macillon@fil.deusto.es eta joxerrazabala@telefonica.net.
Antolatzaileak
Mintegia Hamaika Bide elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak antolatzen dute. Batzorde zientifikoa honako dituek osatzen dute: Manuel Aznar Soler (UAB), Gregorio Arrien (saiakera-idazlea), Luis Llera (Genoako Unibertsitatea-Italia), Nigel Dennis (Saint Andrews Unibertsitatea- Erresuma Batua), Juan Cano Ballesta (Virginiako Unibertsitatea-AEB), José Manuel López de Abiada (Bernako Unibertsitatea-Suitza), Gabriele Morelli (Milango Unibertsitatea-Italia) eta Serge Salaün (Paris III Unibertsitatea-Frantzia). Batzorde Antolatzailea José Ángel Ascunce Arrietak eta José Ramón Zabala Aguirrek osatzen dute.
Izen-ematea eta ostatua
Mintegian parte hartzeko inskripzioak 175 euro balio ditu. Prezio horretan parte hartze-agiria, bazkaria (afariak ez), itxiera ospakizuna, autobusa, Guggenheim museora bisita eta mintegiaren aktak jasoko dira. Antolatzaileek Bilbon mintegia egingo den lekutik gertu dauden hainbat hotelekin prezio bereziak negoziatu ditu. Prezio horietaz baliatzeko erreserbak Carlson Wagonlit Travel España agentzia bidez egin beahr dira (telefonoa +34 94 446 70 57, faxa +34 94 446 73 18 eta e-maila deustobio@carlsonwagonlit.es; arduraduna Carmen Sánchez). Deustuko Ikasle-Egoitza Nagusian ere gela batzuk egon daitezke (tel. +34 944 759 200, eta e-maila colegiomayor@deusto.es)
Hamaika bide elkartearen webgunea: www.hamaikabide.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus