euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eraskusketa ibiltari batek Gernikako bonbardaketaren memoria zabalduko du Europa eta Ameriketako 50 hiritan

2012/04/20

Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentruak utzitako irudia
Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentruak utzitako irudia

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoak herri bizkaitarraren bonbardaketaren lekukotza munduan zabalduko duten erakusketa ibiltari sorta bat aurkeztu dute gaur goizean. Sei erakusketa dira guztira, eta ostegun honetan inauguratuko dira Brusela, Buenos Aires, Txileko Santiago, Bogota, Mexiko eta New Yorken. Ondoren Europako eta Ameriketako beste 44 hiritan izango dira ikusgai datozen hilabeteetan, bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta.

Vitoria-Gasteiz. Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Iratxe Momoitio Gernikako Bakearen Museoaren zuzendariak Gasteizen aurkeztu dute gaur goizean Gernikako Bonbardaketaren testigantza munduan zehar eramango duen erakusketa ibiltaria. Bonbardaketaren 75. urteurrenaren karira, bi erakundeek sei erakusketa prestatu dituzte, eta Europako eta Ameriketako 50 hiritan jarriko dituzte ikusgai. Echeniquek aurkezpenean azaldu zuenez, erakusketa hauen helburua Gernikan 1937an gertatu zena munduari erakustea eta indarkeriaren deslegitimazioa bultzatzea da. 

Sei erakusketak ostegun honetan --erasoaren 75. urte betetzen direnean-- inauguratuko dira Euskadik atzerrian dituen beste hainbeste ordezkaritzatan: Brusela, Buenos Aires, Txileko Santiago, Bogota, Mexiko eta New York. Horien ostean, erakusketak beste zenbait hirietan izango dira ikusgai, beti ere indarkeriaren aurkako talde eta erakundeen lankidetzarekin.

Maiatzeko Plazako Amak, Isabel Allende...

Erakusketak bisitatuko dituen lekuak giza eskubideen defentsan bereziki esanguratsuak izango dira, adibidez Belgiako Leper hiria (Bigarren Mundu Gerran suntsitua), Buenos Aireseko ESMA (egun Memoriaren Espazioa) edo Txileko Memoria eta Giza Eskubideen Museoa. Horrez gain, erakusketei sostengua emango dieten elkarte eta taldeen artean Maiatzeko Plazako Amak, Gerrako Umeak, euskal gizataldeak eta giza eskubideen arloko elkarteak edota Isabel Allende bezalako pertsonaiak izango dira.

Gernikako Bakearen Museoko zuzendari Iratxe Momoitiok aurkezpenean azaldu duenez, eraskuketak bonbardaketako irudiekin eginiko 20 panel handik osatzen dituzte, eta ikuslea bakearen eta demokraziaren baloreekin engaiatzea dute helburu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia