euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eraldaroa' lelopean Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak ehundik gora lagun bildu ditu Donostian (I)

2023/12/30

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren talde-argazki ofiziala Donostian Iñigo Urkullu lehendakariarekin (arg Irekia)
Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren talde-argazki ofiziala Donostian Iñigo Urkullu lehendakariarekin (arg Irekia)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra egin da abenduaren 18tik 21era Donostian, Eusko Jaurlaritzak munduan dauden euskal komunitateekin dituen harremanak arautzen dituen 8/1994 Legeak agintzen duenez lau urtean behin egin beharrekoa, azkena 2019an egin zelarik Bilbon. 'Eraldaroa' lelopean, ehundik gora ordezkari eta gonbidatu bildu dira aldaketa handien garai honetan eta euskaldunen presentzia munduan hainbeste aldatu den/aldatzen ari den covidosteko eta sare sozial une honetan gogoeta egiteko orainaz eta geroaz eta izaten jarraitzeko eman behar diren pauso eta moldaketa berriez.

Partaideak, munduan euskal etxe onetsiak dauzkaten 18 herrialdeetatik, igandean hasi zen heltzen, saioei astelehenean hasiera emateko Urkullu lehendakaria buru izan zuen ekitaldi batean, Donostiako Londres eta Ingalaterrako Hotelean, lau eguneko programa bateko lehenean. Astearte eta asteazkenean, lan-saioak Kursaalen garatu ziren, ostegunean berriz ere Londres Hotelera itzultzeko. Hasieratik hasiz, abenduaren 18a, astelehena, inaugurazio ofizial dotoreak markatu zuen abiatzea, Lehendakaria, Eusko Legebiltzarburua, Kultura eta Hezkuntza sailburuak, Gipuzkoako diputatu nagusia, Donostiako Udaleko ordezkariak eta erakunde gehiagotako beste hainbat ordezkari bertan, mundu osotik etorritako euskal etxe, federazio eta komunitateen ordezkari eta gonbidatuekin bat eginez.


Europar Batasunerako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzaren ongi etorria


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezen hitzak

Eta inaugurazio ofizialeko hitzak Urkullu lehendakariaren eskutik. Bere hitzaldiaren ondoren, Urkulluk banaka agurtuko zituen, argazki bana eginez 18 herrialdeetatik etorritako ordezkaritzekin. Urkulluk euren lana eskertu zien eta Batzarra inauguratutzat jo.


Banan bana bildu zen Urkullu ordezkaritzetik. Ondoen harrera eta inaugurazio hitzak (Irekia)

Talde-argazki ofiziala batzarkide guztiekin Badia atzean zutela egin ondoren, Batzarreko jarduerei ekin zitzaien eta delegazio bakoitzeko pertsona banak bere herrialdeko euskal etxeen errealitatearen panorama laburbildu zuen eta euren lana mugitzen den esparrua eta garatzen dituzten programa eta plangintzak adierazi zituen. Arrazoi desberdinak tarteko, munduan euskaletxedun onartuta dauden 25 herrialdeetako 18k bidali zuten ordezkaritza Batzarrera. Lehenengo egunean oinarriak eta testuingurua eman ziren, ondokoetan kezka, arazo eta eztabaida zehatzez mintzatzeko, eta proposamenak aztertzeko. Federazioak dauzkaten herrialdeetako ordezkariak hasi ziren, esan nahi baita Argentina, Estatu Batuak, Uruguai, Espainia eta Venezuela; eta segidan Australia, Alemania, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Frantzia, Japonia, Mexiko, Paraguai eta Perú.


Argentinako ordezkaria, Arantxa Anitua, FEVA federazioko buru eta Aholu Batzordeko kidea


Jaurlaritzaren munduko ordezkariak eta Gaztemunduko kideak ere lehen lerroetan arretaz partaide


Estatu Batuetako ordezkari, Jean Flesher NABO federazioko lehendakari eta Aholku Batzordeko kidea


Uruguaiko ordezkari, Juan Pedro Arin FIVUko presidentea mintzatu zen


Espainiar estatuko euskal etxeen izenean Aingeru Merlo Mallorcako Artea Euskal Etxeko kidea


Venezuelako euskal etxeen izenean, Ibane Azpiritxaga, Caracaseko Eusko Etxeko lehendakaria


Australiako euskal etxeen izenean, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko lehendakari Jon Urrejola


Alemaniatik, Berlingo Gernika Euskal Etxeko Ainhoa Añorga lehendakaria


Belgikaren izenean, Bruselako Euskal Etxeko ordezkari Josu Aguirre


Brasildik, Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeko presidente Oskar Goitia


Kanadaren izenean, Quebec-eko Euskaldunak Euskal Etxeko lehendakari Arik Loinaz


Txileko ordezkaritzaren izenean, Santiagoko Eusko Etxeko presidente Luis Ignacio Bastarrica


Kolonbiako euskal etxeen izenean, Bogotáko Euskal Etxeko lehendakari Gregorio Usunaga


Kubatik AVNBH Habanako Asociación Vasco Navarra de Beneficencia EEko lehendakari Renato García Egusquiza


Frantziako euskal etxeen izenean, Bordaleko Euskal Etxeko lehendakariorde David Mugica


Japoniako euskal etxearen izenean, Tokyoko Euskal Etxeko Sho Hagio


Mexikotik, Mexiko Hiriko Euskal Etxearen izenean Gurutzne Etxeberria


Paraguaiko Asunciondik, hiriko Jasone Euskal Etxeko María de la Paz Martínez Irigoitia


Peruko euskal etxeen izenean, Limako Euskal Etxeko lehendakari Ignacio Ortuzar

[argazki guztiak EuskalKultura.eus-enak, besterik adierazten ez badu]

(segituko)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia