Donostia-San Sebastian. Mundu Batzarreko azken egunean, bozkatzeko eskubideko kongresukideek, Euskal Etxeek Lehendakariaren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordean dauzkaten hiru ordezkariak hautatu zituzten. Jean Flesherrek (AEB) errepikatu zuen; Europatik Bartzelonako Euskal Etxeko Eneko Dorronsorok Unai Lauzirikaren lekukoa hartu zuen (Alemanian bizi zen Lauzirika Euskal Herrian bizi da gaur egun). Eta Hego Ameriketan, Arantxa Anitua postua berritzeko aurkeztu ez zenez, bi hautagaien arteko lehia gertatu zen, bat argentinarra eta uruguaitarra bestea, azkenean Uruguaiko FIVUko lehendakari den Juan Pedro Arin atera zela Aholku Batzordekide, Argentina eta Uruguaiko jarraiko bideotan islatuko denez. Hona Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarreko ordezkaritza eta partaideen iritzi eta balantze bideoen azken bilduma. Oraingoan Kuba, Argentina, Gaztemundu, Estatu Batuak, Japonia, Uruguai (Juan Pedro Arin) eta Kolonbia.
Kuba: Renato García Egusquiza Habanako ABVN (Asociación Vasco Navarra de Beneficencia) EEko lehendakaria da
Arantxa Anitua FEVAko lehendakariak protagonismo gehiago eskatzen du Argentinarentzat
Gaztemunduko Julieta Rosso (Euskaltzaleak, Baires) eta Pablo Casanova (CVC, Santiago)
Estatu Batuetako NABO federazioko lehendakari Jean Flesher
Tokyoko Euskal Etxea: euskaldun zintzo eta akademiko eta euskaltzale engaiatua den Sho Hagio
Uruguai: FIVUko presidente Juan Pedro Arin, Batzarrean Aholku Batzordekide hautatua
Kolonbia: Bogotáko Euskal Etxeko lehendakari aurten sartua, Gregorio Usunaga