Donostia-San Sebastian. Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren bigarren egunak zuzenean eutsi zion bilerak taldeka egiteari eta hamaika (11) talde antolatu zituen gaiak talde txikika aipatu eta eztabaidatu, eta hortik talde handiagora pasatzeko sistematikan. Talde bakoitzak idazkari bat hautatu zuen eta hau izango zen geroago mahaigaineratutako gaien laburpen eta erreferentzia emango zuena osoko bilkuran. Nornala denez, taldeen osaketa anitza zen oso, herrialde, adin, kultura eta hizkuntza diferentetako delegatu eta adituen bilgarri.
Esan dezagun, delegatu gehienak Latinameriketako herrialdeetatik bazetozen ere, hizketak eta oro har parte hartzeak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izan zirela, frantsesa ere apur bat entzunik, eta denbora guztian egon zela hala nahi zutenentzat interpretaritza zerbitzu bat. Datua ematearren, batzarkideen artean bazeuden, bai, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana ama-hizkuntza edo eguneroko hizkuntza zeukatenak, baina bazen baita ere Brasilgo portugesa, Peruko ketxua eta japoniera zeukanik, eta esanguratsua zen baita ere elebidun. hirueledun eta hizkuntza gehiago zekizkiten jendeen kopurua.
Egun nagusi eta trinkoenak astearte eta asteazkena izan ziren, Kurssal Jauregian, eta aukera eman zieten partaideei elkar ezagutzeko eta hurkoen errealitateetan barneratzeko, gauza batzuetan antzekoak oso, eta beste arlo batzuetan ez hainbeste, herrialde bakoitzaren kultura, tradizio eta ezaugarrien arabera. Aberatsa izan zen norberak bere testuingurutik hitz egite hori, arazo edo gai beretsuei emandako irtenbide berdintsu edo erabat desberdinak ikustearren. Gaiak eta galderak mahai guztiei proposatzen zitzaizkien, eta hauek erantzun eta erantzunetan proposamenak azaltzen zituzten, lehenik taldeetan, eta gero, komuneko eztabaida orokorrera eramateko.
Kursaaleko Kubo txikiaren barnea, mundubatzarkideak eztabaida mahaitan banatuta
Herrialde, kultura, ikuskera, adin eta kimolde diferentetako jendeak, euskaltasuna komuneko ezaugarria
Eusko Jaurlaritzako teknikarien euren txosten, datu eta gogoetekin suspertzen zuten solasgaia. Irudian, Benan Oregi
Mahai honetako kideak Euskal Herri, Frantzia, AEB, Alemania eta Japoniakoak ziren eta euskaraz garatu zuen bere lana
Euskal Etxeetako ordezkariak, Gaztemundukoak eta Euskadiren Ordezkaritzekoak kanpoan
Partaidetza aberatsa bildu zen. Kideetako bat idazkari hautatu eta harek eramaten zuen mahaiaren ahotsa osokora
Kontinente diferentetan kokatutako euskal etxeak, baina kezka eta arazoetako hainbat komunak
Gaztemunduko gazteek, euren programan ateratako gai eta proposamenen eroale izan ziren
Elkarrekin hitz egiteko eta kontrastatzeko aukera, batzarkideek bertatik gehien baloratutako zerbait
EkarpenakAustralia, Europa, Asia eta Amerikako errealitate beretsu zein diferenteetatik eginik
9. mahaiean, esaterako, kideak Mexiko, Uruguai, Argentina, Paraguaitik etorritakoak, besteak beste
Partaideetako gutxi batzu etorri ziren txapeldun. Egin zutenak, harro, hala nola Kaliforniako Jean-Pierre Etchechury-ren kasua
Eusko Jaurlaritzako teknikari Andoni Martin perspektiba eta datuak ematen
Mikroan, Bruselako Euskal Etxeko Josu Aguirre. Alboan, Gorka Alvarez buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako taldea
Unai Lauzirika, Alemaniako ordezkarietako bat eta Aholku Batzordeko kidea
Lucía Goñi Spinoglio, Montevideoko Euskaro Etxekoa, duela urte bazuk bertako lehen lehendakari emakumea izan zen
Bere mahaiko idazkaria izan zen Miguel Asqueta FIVUko lehendakari ohia
Edurne Arostegui kaliforniarra da, gaur egun Boisen bizi bada ere, bertako Euskal Museoko langile
Gai asko atera ziren, batzuk behin eta berriro, beste batzuk berrikuntza ziren, proposamen berritzaileekin
Zuzenean diasporari lotutako gaien alboan, beste gai tranbersalago batzuk ere aipatu ziren, hala nola, Emakunde lankide, gizon eta emakumeen berdintasunarena. Urteak dira plangintza antolatua duela Diasporak, gai hori behar bezala tratatu eta bideratzeko euren ekinbideetan
(segituko)