euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erakusketa irekiko dute gaur euskal artzainen lertxun marrez Bakersfieldeko CSUn, hitzaldi sorta eskaintzearekin batera

2024/10/22

Arborglifoak deitzen diete teknikoki, euskaraz Joxe Mallea Olaetxek 'lertxun marrak' deitutakoei. Hizpide dira gaur CSUBen. Eskuinean 1925eko arborglifo bat (arg BSU bilduma berezi eta artxiboak)
Arborglifoak deitzen diete teknikoki, euskaraz Joxe Mallea Olaetxek 'lertxun marrak' deitutakoei. Hizpide dira gaur CSUBen. Eskuinean 1925eko arborglifo bat (arg BSU bilduma berezi eta artxiboak)

PUBLIZITATEA

Bakersfield, Kalifornia, AEB. Euskal Artzainek Estatu Batu mendebaldeko mendietako arboletan utzitako "lertxun marrak" edo 'arborglifoak' ardatz erakuketa estreinatuko da gaur asteartea, Bakersfieldeko California State Unibertsy-n, bertako Institute for Basque Studiesen eskutik. Horren aurretik, hitzaldiak emango dituzte Iñaki Arrieta Barok (UNR, University of Nevada, Reno), John Bieter-ek(Boise State University) eta Steven Gamboak (California State University, Bakersfield), 17:30ean hasita, Unibertsitateko Walter Stiern Liburutegian.

Programa honekin antolatzaileek AEB mendebaldeko euskal artzainek utzitako arborglifoen fenomenoa ezagutzera eman nahi dute, eta oro har erakutsi arte mota berezi honen atzean dauden euskal historia eta istorioak, eta hurreratu Estatu Batuetako euskaldunen kultura, identitate, bilakaera eta ezagutzara, egun herrialdean dauden euskal komunitateen, eta Bakersfielden bezala beste hainbat estatutan dauden euskal marka eta agerpen euskal-amerikarren hurbilpenera.

Lertxun-marren kalitate handiko irudiak erakutsiko dira. Partaideak Boisetik Boise State Unibertsitateko Historia Departamentuko historia irakasle John Bieter, euskal historian espezializatua, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko buru Iñaki Arrieta Baro, eta Bakersfield-etik parte hartuko du bertako Euskal Ikasketa Institutuko Steven Ganboak, hiruak euskal jatorrikoak, Bieter eta Gamboa AEBn jaioak (Idaho eta Kalifornian hurrenez hurren) eta Arrieta Gipuzkoako Hernanin. Eguna lertxun-marrei buruzko erakusketarekin bururatuko da.

Programa doanik da eta publiko orori zabalik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia