euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eragin irudimenari eta hartu parte EKEk eta Azkue Fundazioaren "Irudimena" lehiaketan, datorren astera arte duzu!

2013/05/08

Irudimena lehiaketaren kartela
Irudimena lehiaketaren kartela

PUBLIZITATEA

Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” lehiaketa jarri dute abian hirugarrengoz Euskal Herriko zein Diasporako buru sortzaileei zuzenduta. Zertan datza erronka? Euskal Herriko soinumapatik hartutako zortzi soinuetatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Maiatzaren 15a da parte hartzeko azken eguna. Mugi!

Bilbo, Bizkaia. Astebete barru, maiatzaren 15ean, amaituko da EKEk eta Azkue Fundazioak lankidetzan sortutako hirugarren "Irudimena" lehiaketa. Parte-hartzaileek Euskal Herriko "soinumapako" 8 soinu dituzte aukeran eta horietatik bat hautatu eta oinarri bezala hartuta, pieza berri bat sortu beharko dute: soinu berri bat (edozein motakoa, musika, kantua, abarrotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat (edozein generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edota irudi barri bat (argazki, marrazki edo margo bat...). 

Sorkuntzak  formulario honen bidez helaraziko zaizkie antolatzaileei, datorren asteazkena baino lehen.

Euskal Herriko zein Diasporako edonork har dezake parte.

Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurokoak modalitate bakoitzeko (soinu, testu edo irudia) lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurokoak bigarrenentzat eta 100 eurokoak hirugarrenentzat. FNAC-ek liburu, CD, bideo, argazki kamera, ordenagailu eta teknologia alorreko produktuak saltzen ditu. Diasporatik ere egin ditzakezue erosketak, dendaren webgunearen bidez.

Lehiaketaren oinarriak, hemen

Harremanetarako:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia