euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erabil ezazu ordenagailua euskaraz: aurten 5.000 lagunek jaitsi dute dagoeneko Xuxen zuzentzaile ortografikoa

2007/09/28

Euskara software-en aurkezpena egin zuen atzo Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak
Euskara software-en aurkezpena egin zuen atzo Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak

PUBLIZITATEA

Teknologia berrietan euskararen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna ugari eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak bere webgunean. Doako software-ak dira, saretik erraz jaitsi daitezkeenak, ordenagailua euskaraz erabiltzeko bidea emanez. Sistema eragileak, hiztegiak, zuzentzaile ortografikoak... denak xagu kolpe batez eskuragarri. Honoko artikuluan zeintzuk diren eta nondik jaitsi daitezkeen azaltzen dizugu.
Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, ordenagailua euskaraz erabili ahal izateko tresnak garatzen ari da azken urteotan eta bere webgunearen bitarteaz sarean jarriak ditu erabiltzaileentzako eskuragarri. Asmoa, euskara erabili nahi duenari edo, areago, euskaraz bizi nahi duenari, horretarako aukerak eta lanabesak eskaintzea. Atzo, Jaurlaritzako Miren Dobaran Euskara Sustatzeko zuzendariak eta Araceli Diaz de Lezan, Estandarizazio arduradunak prentsaurrekoa eman zuten Donostian Sailburuordetzak eskuragarri dituen tresnen berri emateko. Honokoak dira:

-Sistema eragileak: Euskadi.net-ek sustema eragile erabilienak eskaintzen ditu euskaraz: Windows XP eta Mandrake Linux 10 (baita Mandrake Linux 8,2 bertsioa ere).

-Bulegotika: Jaurlaritzako webgunean Microsoften Office 2003 euskaraz eta OpenOffice.org paketea eskaintzen dituzte (azken hau Windows eta Linuxekin erabilgarri).

-Xuxen zuzentzaile ortografikoa: ordenagailuan euskaraz zuzen idazteko tresna oso lagungarria da Xuxen. III. bertsioa da azkena eta Windows, Mac, Linux eta Mozillarekin erabil daiteke. 2007an ia 5000 lagunek jaitsi dute webgunetik. Xuxen IV.a ari dira orain prestatzen.

-Online hiztegiak: Euskara web orrian euskarazko hiztegi garrantzitsuenak kontsulta daitezke: Elhuyar (eu-es / es-eu); Hiztegia 3000 (eu-es / es-eu); Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia; Harluxet entziklopedia; Sinonimo eta Antonimoen Hiztegia; eta Morris Student Plus (eu-en / en-eu).

-Miatu Erraz: berriki garatutako tresna da hau. Sarean euskaraz eginiko bilaketak fintzen ditu.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak azaldu duenez, hiztegien atalak antzeko bisitari kopuru izan ohi du euskaraz eta gazteleraz. Hiztegi arrakastatsuena Elhuyar da: 900.000 bisita aurten. Euskarazko softwarea jaisteko atalak 26.000 bisita jaso ditu aurten.


Lotura interesgarriak

Euskarazko softwarea jaisteko
www.euskadi.net

Euskalbar, euskara-gaztelera itzulpenak egiteko tresna
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko maiatzaren 26ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia