Buenos Aires, Argentina. FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak erabateko ohar sendoa plazaratu du erantzuna emanez Alberto Fernandez presidente argentinarrak agerraldi publikoan esandako hitzei, non Fernandezek aurkeztu zuen Euskadi "nor bizi zen eta nor hilko zen" aukeratu behar izan zuten lekua gisa. FEVAren oharrak, Eusko Jaurlaritzaren dokumentazio eta datuak itsatsiz, erabat ukatzen du, eta berresten du "Euskadiko osasun-sistemak EZ zuela kolapsatu" (sic) eta "zaila egiten zaigula ulertzea zergatik egin den gure bigarren aberria kaltetzen duen aipamen bidegabe mingarria zoritxarreko hori".
Argentinako presidenteak agerraldi publikoa egin zuen COVID-19aren aurrean Argentinan hartutako Nahitaezko Prebentzio Gizarte Isolamendua (ASPO, Aislamiento Social, Preventivo y Obligatorio) delakoaren emaitzak aurkezteko eta hortxe aipatu zuen Euskadi, saihestu beharreko adibide gisa, esanez "norberak, Europan izan dituzten esperientzia batzuk baldin baditu, norbera konturatzen da osasun-sistema kolapsatzen denean heriotza-tasa bikoiztu edo hirukoiztu egiten dela". "Eta horixe gertatu zen, hain zuzen, Euskadin, erietxeetako arreta saturatu zenean, eta tamalez, nor salbatuko zen eta nor hilko zen aukeratu behar izan zenean. Guk ez dugu hori pasatu behar izan, eta ez dugu pasatu nahi ere", adierazi zuen Fernandezek.
FEVAren gutuna
Euskaditik datozkigun datuen arabera, krisiaren hasieran bertako egoera larria izan bazen ere, ez zen iritsi Fernández presidenteak aipatutako mailetara, eta ez zen kolapsora heldu; eta une honetan berragertze batzuk jasaten ari badira ere, beti ere agintarientzat kezkagarri, mapa osoari begiratuta bertako egoera oso urrun dago Europako edo Espainiako egoera kezkagarriena izatetik, Beraz, "ez da ulertzen Fernandez presidenteak bere kasua aukeratu izana".
-El Cronista (Buenos Aires): Coronavirus en el País Vasco: ¿Fue real el colapso del sistema del que habló Alberto Fernández?
-Clarín (Buenos Aires): Por qué Alberto Fernández habló de no caer "en una crisis como cayó el País Vasco? Quiénes le contaron sobre ese caso
-TN Internacional: Coronavirus en el País Vasco, el "mal ejemplo" que Alberto Fernández quiere evitar
-Presidentearen bertsioa: Infobae: Cómo fue el colapso sanitario en el País Vasco que puso Alberto Fernández como ejemplo