Jose C. Paz, Argentina. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldi programa hedatuaren barruan, urteko lehenengo ‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra eskaini dio bere komunitateari Jose C. Paz-eko Toki Eder-ek joan den martxoaren 21ean. Proposamena euskal elkarteko kide den Paula Basaldua lizentziatuaren esku egon zen, helburutzat “denon artean gizarte berdintzale eta inklusiboa lortzeko dauden erronkei bisibilitatea ematea” hartuta.
Bilkuran Emakunderen --Emakumearen Euskal Institutua-- 2019ko ‘Erabakitzen dudana izango naiz’ kanpaina aurkeztu zuen Basalduak eta Institutuak bidalitako materiala landu zuten tailerreko parte-hartzaileek.
Lagun ugari bertaratu ziren hitzordura, tartean euskal etxeko kideekin batera, hiriko elkarteetako erreferenteak eta UnPaz Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.