Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak Gaztemundu 2024 deialdia plazaratu du gaur uztailaren 10ean, asteazkena, argitaratuz 2024ko uztailaren 3ko Ebazpena Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena, Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deia eginez. Proposatzen den ekitaldia munduko Euskal Etxeetako gazteei egiten zaie eta 2024ko irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu honetan euskal dantza tradizionalak hizpide eta ikasgai.
Eskaintzen diren tokiak 15 dira, eta gazte partaideek gehienez 35 urte eduki ahal izango dituzte 2024ko urtarrilaren 1ean, Euskal Etxe bateko kide beharko dute izan eta egoitza EAE kanpoan beharko dute izan. Aurkeztu beharreko dokumentuen artean Youtuberako lotura bat beharko dute bidali, 3 eta 5 minutu arteko bideo batera. Bertan euskal dantza tradizionaleko klase bat agertuko da. Bideoa grabtu ostean, Youtube kanalera igoko da eta "ezkutu" gisa fonfiguratuta. Esteka hau eskabide elektronikoari erantsiko zaio.
Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea uztailaren 11ean hasiko da korritzen.
Edozein zalantza hemen argi daiteke: euskaletxeak@euskadi.eus (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza)
- Hemen Deialdiari dagokion informazio eta argibide guztiak xehetuak
- Gaztemundu 2024 EHAAn (belebiduna)
- Deialdia euskaraz (PDF)
- Deialdia gaztelaniaz (pdf)