Valladolid, Espainia. Ilusio eta gogo handiz ospatzen dute urtarrilero Valladoliden bertako Gure Txoko Euskal Etxean, Donostiako danborrada. Aurten bezala 20a asteguna —astelehena izan da— suertatu ezkero, Valladoliden laneguna denez, asteburura eraman ohi da, eta beraz Valladolideko lagunek larunbat gauez ospatu zuten festa. Lehenik afari eder bat prestatu zuten Gure Txokoko sukaldariek, eta haren ondotik, txanoak, palilloak eta egurrezko taulatxok banatu zituzten bildutakoen artean, guztiek parte har zezaten.
San Sebastian Martxa Valladolideko Gure Txokoren egoitzan, gogotsu eta bozkarioz
Joseba Aramayo Lazcano Valladolideko ondarroar argentinarrararen agurra bertako Euskal Etxetik
Iker Aramayo izan zen aurten ere danbor nagusia, eta Ondarroako danborradaren ikutua eman zion, bera Valladoliden aita eta ama ondarroarren seme jaio eta hazitako pertsona baita, kontaktuan, baina, udan bereziki, Euskal Herriko familiarekin. Sarriegi maisuaren sei pieza nagusiak jo zituzten, eta Ondarroan jotzen diren beste batzuk, eta baita Realaren eta Athletic-en ereserkiak ere, guztia egundoko ahaidetasun eta bozkario giroan. Bikain, Valladolideko Gure Txoko!