Mallorca, Espainia. Pandemia garai honetan, Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertan behera utzi zuen ikasturte amaiera ospatzeko antolatu ohi duen bazkaria, baina itxialditik atera ondoko fasean gaudenez pintxo-pote deialdi txikiago bat egin zuen bertako taberna batean; besteak beste, koronabirusa gai harturik Euskal Etxeak antolatutako lehiaketaren sariak ematearren. Hogei pertsonak hartu zuten parte ekitaldian. Irabazleen artean, lehiaketan txiste bat kontatuz eta marrazki bat marraztuz parte hartu zuten bi haur.
Gotzon Merlok Aita-semeak donuari hitzak aldatu eta konfinamendua hartu zuen mintzagai. Aupa Gotzon!
Saria eta diploma bana jaso zutenak izan ziren Davinia Carvallo, Teo Muñoz, Nicolás Ibarra, Mari Luz Melero, Raúl Palomino, Gabriel Esnal, Carlos Ortiz, Maria Àngels Ferragut, Rosa Corral, Ane Bastida, Natxo Knörr, Gorka Knörr, Aingeru Merlo, Arantza Dañobeitia eta Ander eta Asier haurrak. Txisteak, kantuak, bideoak, kontaketa laburrak, marrazkiak eta zeramika pieza bat aurkeztuta,
Erdian, Ander eta Asier haurrak, alboan Ana Herrera EEko idazkaria eta Nicolas Ibarra lehendakaria
Zeramika lana aurkeztu zuen Davinia Carvallo lehiakidea, bere sarian eta txaloak jasotzen
Parte hartutako hamalau helduek eta bi haurrek jaso zuten partaidetza diploma eta pintxo-pote bat hartzeko adina diru. Eskerrik asko guztiei!