euskal diaspora eta kultura
2008/09/22
PUBLIZITATEA
Victoria, Argentina. Duela urtebete Victoria hiriko euskaldunek, Entre Rios probintzia argentinarrean, euren indarrak batu zituzten eta euskal etxea sortzea erabaki zuten. Haien artean antolatu zuten lehenengo ekintza Immigranteen Enparantzan plaka bat ipini eta haritz bat landatzea izan zen. Hil honetan euren engaiamenduaren froga berri bat eman zuten eta Victoriako beste kolektibitate batzuekin elkartu ziren immigranteei omenaldian parte hartzeko.
Helburu horrekin, irailearen 4an, goizeko hamarretan, italiar, espaniar, brasildar eta euskal kolektibitateak herriko enparantzan bildu ziren, bakoitza bere banderarekin. Lore-sorta utzi ondoren, elkarte italiarreko ordezkariek data garrantzitsu honi buruzko hitz batzuk esan eta poema bat irakurri zuten.
[Immigrantearen Egunean egin zen ekitaldiko une bat. Bertaratukoen artean Haritz Euskal Etxeko ordezkariak]
Euskaldunek ere euren tartea izan zuten, Fabián Zorzabal euskal etxeko lehendakariak egin zuen mintzaldiarekin. Zorzabalek leku askotatik etorritako jendeak lur berri hauetan egin zuen ahalegin gogorra ekarri zuen gogora. Ekitaldi honekin kolektibitateetako kideek etorkizunari begira elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus