euskal diaspora eta kultura
2011/04/01
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Euskal Etxetik beretik adierazi zaigunez, Enrique Otaño da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria, izan ere urte eta bolada berezi batean orain lehendakari hautatua izan denak izango baitu datorren urtean Zazpi-k ehun urte betetzen dituenean mendeurreneko ekitaldietako buru zein antolatzaile eta urte bereko Argentinako euskaldunen Euskal Aste Nazionaleko ekitaldiak antolatzeko pribilegio eta konpromiso bera.
Hauteskundea Ohiko Batzar Nagusian egin zuen euskal elkarte rosariotar honek martxoaren 12an, bertan aurreko lehendakari Claudio Esnalek mahaigaineratutako kontu eta txostenak aho batez onetsi eta Zuzendaritza Batzorderako aurkeztutako zerrenda bakarreko kideak ere hautatu zirelarik. Honakoek osatzen dute batzorde berria:
-Lehendakari: Enrique Otaño
-Lehendakariorde: Raul Martin Bereciartua
-Idazkari nagusi: Nélida Apesteguia
-Agirietako idazkari: Delia de Ustaran
-Diruzain: José Luis Filippini
-Diruzainorde: Claudio Esnal
-Batzordekide: Luis María Barrandeguy, Fernando Lizarbe, Fernando Esteban Lipuzcoa, Felipe Eiheragibel, Maite Lerchundi, Dolores Martinez, Leandro Gomez Arralde eta Guillermo Sias
Iragarri zen, bestalde, hasia dela dagoeneko, martxoaren 11ean, txikientzako aurtengo dantza eskolen sasoia, Maria Eugenia Iribarren eta Imanol Salazar irakasle. Hauxe da geroago Gaztedi Zutik taldera pasatuko diren gazteen harrobia.
Dantza eskolak ostiralero, iluntzeko zazpietatik aurrera egingo dira elkartearen egoitzan. Hau guztia azaldurik, Zuzendaritza Batzordea, txikiekin, guraso eta irakasleekin bildu eta 'haragi errealdi' edo 'asado' bat partekatu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus