Mexiko Hiriko Loiolako Inazioren Eskola, herriak gehiago Bizkaitarren Eskola edo Colegio de las Vizcaínas gisa ezagunago duena, euskal diasporako hezkuntza alorreko eraikin eta erakunde esanguratsuenetakoa bat da, eta instituzio enblematikoa hiriburu mexikarrean. Deia egunkariak elkarrizketa eman du argitara joan den asteburuan bertako Patronatuko ohorezko kide den Eneko Belausteguigoitiarekin, Marta Martinez kazetariak sinatua. Interesgarria zelakoan, bere aipu laburtua egin eta hona ekarri dugu, nahi duenak begiratua eman diezaion.
Bilbao, Bizkaia. Gogoan izan behar da Loiolako San Inazio Vizcaínas eskolak 1767ko irailaren 9an zabaldu zituela ateak Mexiko Hiriko erdigune historikao den eskualdean. Amerikar kontinenteko emakumeentzako lehendabiziko hezkunta zentro laikoa izan zen eta bakarra duela 250 urtedanik etenik gabeko lanean aritu izan dena herrialde mexikarrean. Arantzazuko Amaren Kofradia izan zuen fundatzaile, "emakume novohispanoa bildu eta babesteko, bereziki babes beharrean dauden neskak, dontzelak eta emakume alargunak".
Bere 250 urteko historian zehar Eskola Mexikon gertatu izan diren gertaera nabarienetakoen lekuko izan da, herrialdearen independieatik hasi Mexikar Iraultzaraino. Azpimarragarria baita ere egoitza duen eraikin barrokoa, Antropolgia eta Arte Institutu Nazionalak monumentu historikotzat aitortua, eta Zentro Historiko enblematikoko etxe bloke oso bat osatzen duena. "Jauregi Nazionalaren ondotik (Gobernu federaleko egoitza, berau) eraikin garrantzitsuenetako bat da", azalten du Eneko Belausteguigoitiak, San Inazio Vizcainas Eskolako Patronatuko ohorzko kide denak.
San Inazio Vizcainas Eskolaren hasiera Mexiko Hiriko Arantzazuko Kofradiari eta Arantazuko kaperari lotua dago, Horietako kide ziren, hirian bizi ziren euskaldunak. Arantzazuko kapera San Frantziskoko Komentuaren aldamenean zegoen, itsasita, Mexikoko kalerik garrantzitsuenean. Euskaldunak merkatariak, industriariak, nekazaritza negoziodunak, mehatzariak, jende aktibo eta ekimentsua ziren Mexikon eta Kofradiak babes espirituala ematen zien eta baita babes ekonomikoa ere, euskaldunen bilgarri baitzen, hipotekak ematen zizkien hala eskatzen zuten kideei... Ber denboran, dohaintza bidez mugitzen zen bere lan sozialak gauzatzeko, eta hala gertatu zen Eskolarekin ere.
Hasteko arazoak izan zituen autoritate eklesiastikoekin, baina eskola laiko gisa zabaldu zuten: Nahiz eta kapera ederduna izan, euskaldunek ez zuten nahi erakundea Elizaren menpe egon zedin.
Bertan ikasten zutenak ekonomia urriko familien alabak izan dira beti, 2.000 ere izan ohi zituen, baina 1985eko lurrikararen ostean eraikinaren %60 erori egin zen eta gaur egun 600 ikasle dituen eskola mistoa da. Eskolaurrea badu, lehen mailako sei urteak, bigarreneko hiruak eta prestakizuneko beste hiruak. Lehen barnetegia zen eta ikasleek bertan egiten zuten lo, baina gaur egun ez, eskola arrunt gisa dihardu.
Liburutegi garrantzitsua dauka eta Eusko Jaurlaritzak digitalizatzen lagundu du. Museo bat ere baitaratzen du eta kultur pisu handia du...
(hau Eneko Belausteguigoitiaren erantzunen laburpen bat baino ez da. Elkarrizketa osoa Deian)