euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eneko Barberena euskal poeta, idazle eta abokatua euskara eta euskal kultura irakasle Argentinako Bolivarren

2007/08/17

Eneko Barberena (gaztesarea.net argazkia)
Eneko Barberena (gaztesarea.net argazkia)

PUBLIZITATEA

Urtero bezala sasoin honetan, Bolivar herri argentinarreko Danak Bat Euskal Etxeak hitzaldi eta ikastaroak antolatu ditu Euskal Herritik bolondres etorritako gazte profesionalen eskutik. Aldi honetan Eneko Barberena da gonbidatua, literatur arloan zer esanik ematen ari den eta bere 24 urtetan etorkizun oparoa iragarria dioten abokatu gazte arrasatearra. Poesia eta narratiba arloetan lehenengo emaitzak plazaratuak dauzkan Barberenak joan den asteko ostiralean eskaini zuen Bolivarren sarrera hitzaldia eta aste honetan zein hurrengoan doaniko euskara eta euskal kultura ikastaroa emango du egunero Buenos Aires probintzia hegoaldeko herri honetako Danak Bat Euskal Etxearen egoitzan.
Eneko Barberena (Arrasate, 1983) euskal belaunaldi berriko idazle eta poeta dugu eta 24 urte besterik ez dituela narratiban zein poesian plazaratua du obra. Lizentziatua Zuzenbidean, duela bost urte plazaratu zuen Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk eta, poesian, bi urte geroago Lurrunak ez du oraindik kristalik estali.

Sortzaile euskaldun gaztea Argentinan da egunotan, joan den astean heldua, Bolivarrera hain zuzen, bertako euskal etxekoekin lankide, euskara eskolak eta euskal kulturaren bere lekukotasunaz hitzaldi batzuk ematearren. Iragan asteko ostiralean eskaini zuen bere lehenengo hitzaldia, Euskal Herriaz, eta aste honetan eta hurrengoan egunero ematen ari da eskolak, oinarrizko euskara eta euskal kulturari buruzko zipriztinak emanez eta aurkeztuz interesez bertaratzen ari diren bolivartarrei.

Karia hortarat, Barberena zenbait komunikabidetan ibilia da hona iritsi zenetik, telebistan, irratian zein prentsa idatzian. Azken honetan, La Mañana egunkariak astelehenean argitara emaniko elkarrizketan arrasatearrak azaltzen zuen eguneroko klaseotan 'oinarrizko euskara, esaldi laburrak eta hitz zerrenda luzea' behar zituela irakatsi, eta 'esparruaz baliatuz, baita euskal kulturaren eta tradizioen hainbat jakingarri ere'. Kazetariak Euskal Herriaren independentziaz galdetuta, abokatu eta idazle gazteak zioen euskaldunen eskabidea erabakimena besterik ez dela, 'geure iritzia azaltzeko eskubidea eman diezaguten'.


Lotura interesgarriak

Bolivarreko Danak Bat Euskal Etxearen webgunea
www.danakbat.com.ar

Eneko Barberena Literaturaren Zubitegian
www.zubitegia.armiarma.com webgunean

Eneko Barberenaren lau olerki Basquepoetry.net-ek bilduak
In www.basquepoetry.net/poemak/0994.htm

'Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk'
Apokaliftin Elkartea, 2002, 111 orrialde

Oihana eta Esti, oporrak Argentinara euskara irakastera etortzeko
2006ko uztailaren 20an EuskalKultura.com-en argitara emana

Bolívarreko Danak Bat EHNA tramitatzen hasi da
2006ko martxoaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Jaurlaritzak onespen ofiziala eman dio Bolivarreko Danak Bat-i
2006ko otsailaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Zenbakaitz Nerea Linazasoro eta Naroa Olalde-rekin solastu da
2005eko irailaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Naroa Olalde azkoitiarra euskara irakasle Bolivarren
2005eko uztailaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Herritik Trenque Lauquen eta Bolívar-era
2005eko uztailaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Juan Ordosgoity, Bolivar-ko Euskal Etxeko bazkide eta ironman
2005eko uztailaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Bolivarreko Danak Batek webgunea zabaldu du
2005eko maiatzaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Bolívarreko Danak Bat-en ekitaldi berriak
2005eko maiatzaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia