Eneko Atxa bizkaitarrak jatetxea irekiko du Londresen irailean, hiri honetan gero eta zale gehiago dituen euskal sukaldaritzaren modarekin bat eginez. Atxaren jatetxe berria One Aldych izeneko hotelean egongo da eta "Eneko at One Aldwych" izena izango du. Azurmendi euskal sukaldaritzako izen ospetsuenetakoa bilakatu da azken urteotan, eta hiru Michelin izar eskuratu ditu bere Azurmendi jatetxearekin.
Donostia-San Sebastián. Irailaren 1etik aurrera Eneko Atxa zornotzarraren sukaldaritza dastatu ahalko da Londresen, hiriko One Aldwych hoteleko jatetxearen kargu egingo baita sukaldari euskalduna. One Aldwych hotela Londresko luxuzko hotelik ospetsuenetako bat da eta Covent Garden inguruan dago. 1998an inauguratu zuten.
Atxa euskal sukaldaritzako izar nagusienetakoa da gaur egun eta bere Azurmendi jatetxeak hiru Michelin izar eskuratu eta mantendu ditu. Atxak irailetik aurrera hoteleko jatetxearen ardura ere izango du. Jatetxeak 110 lagunentzako lekua du eta "Eneko at One Aldwych" izena izango du.
Jatetxean bizkaitarrak euskal sukaldaritzaren interpretazio "moderno eta jostagarria" eskainiko du; esaterako, Txerri Boda iberiko eta txerrikien hasierako platera; legatz-tenpura edo erremolatxa tartar-a.
Jatetxeaz gain taberna ere egongo da eta bertan Atxak aukeratutako ardo aukera zabalarekin batera eskainiko da ere Gorka Izagirre Txakolina, Atxaren mahastietako mahatsekin eginikoa. Tabernan pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Abuztuan jatetxearen aurkezpen bat egingo da, hoteleko bezeroentzako soilik, erdiprezioan.