euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ENE: Euskararen Egunak irudi politak utzi dizkigu aurten ere Argentinan, Brasilen eta Uruguain (II)

2016/12/07

La Platako euskara ikasle eta irakasleak, banatutako diplomekin, Euskararen Eguna ospatzen
La Platako euskara ikasle eta irakasleak, banatutako diplomekin, Euskararen Eguna ospatzen

PUBLIZITATEA

Mundu osoko euskaldunek ospatu zuten euren eguna; baita Argentina, Brasil eta Uruguaikoek ere. Jaiak mota askotakoak izan dira, batzuk oso jendetsuak beste batzuk ez hainbeste, baina guztietan gauza bera aldarrikatu dute: euskara ikasteko eta euskaraz hitz egiteko eskubidea, han eta hemen. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, 2016ko ENEren bigarren kronika.

Buenos Aires, Argentina. HABE institutuak eta FEVAk bultzatzen duten Euskara Munduan programaren baitan Hego Amerikarako hamaika irakasle trebatu dira azken bi hamarkadetan. Ondorioz, eskabideei gero eta hobeto erantzuten zaie eta euskal etxe gehiagotan irakasten da egun euskaldunen hizkuntza gero eta jende gehiagorengana iristen da beraz euskara eta euskararen herriaren ezagutza. Gaurko artikuluan, Argentina eta Uruguaitik ez ezik, Brasildik jasotako informazioa ere bildu dugu.

(zeure euskal etxeko edo inguruko ENEri buruzko berririk bidali nahi badiguzu, bidali mesedez ahal bezain agudo info@euskalkultura.com helbidera edo otegui@euskalkultura.com-era)


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia