euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Endika Basaguren buru duen 'Txipli Txapla Pum Amerikatik' ekimena uda honetan iritsiko da AEBra, lagundu nahi?

2022/01/05

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. 'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektua Bizkaiko Berangotik bultzatzen du  'XXI. Mendeko Euskaldunak Kolektiboak'. Berez 2010eko abenduan hasi zen Londresen eta Euskal Herriaren eta Diasporaren arteko topaketa artistiko eta kulturala eragin nahi du, euskal tradizioen irakurketa mendekidea eginez, gogoan harturik tradizioek nola segitu duten Diasporan, eta ikertuz eta dokumentatuz artistikoki herrialde horietan nola atxiki dituzten bertan jaio edo bertan bizi diren eta bertako bizimoduan erabat integratuta dauden euskaldunek.

'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik'ek harremana sortu nahi du euskal etxe eta komunitateekin eta aurten bertan bertako udan hasiko ditu AEBan bere jarduerak, artistikoki eta kurturalki bilduz hainbat hiritako euskal komunitateekin, hala nola San Frantzisko, Los Banos, Los Angeles, Chino, Las Vegas, Boise eta New York, emaitzak zenbait euskarritan gauzaturik argazkigintzatik bideo dokumentalera eta performanceetara, tradizioa eta bizitza garaikidea elkarrekin uztatuta.


'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka

Euskalduna bazara eta Estatu Batuetan jaio edota bizi bazara, jarri harremanetan proiektua sustatzen duen Endika Basagurenekin endikabasaguren@hotmail.com helbidean. Iradokizun, proposamen eta iruzkinak oro ongi etorriak dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia