euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emprebask Kolonbiak, Bogota-ko Ganberak eta Euskal Etxeak nazioartetze akordioa sinatu dute

2013/09/02

Sinadura ekitaldiko protagonista nagusiak Bogitako Merkataritza Ganberan (argazkiaEE)
Sinadura ekitaldiko protagonista nagusiak Bogitako Merkataritza Ganberan (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Bogotako Merkataritza Ganberan, euskal-kolonbiar lankidetza eta nazioartetze egokia sustatzeko akordioa sinatu dute bertako lehendakari Monica de Greiff eta Jaime Mantillak, Emprebask Kolonbiako lehendakari Rodrigo Arizabaletak eta Bogotako Euskal Etxeko lehendakariorde Jose Vicente Katarain eta kudeatzaile Liliana Guzmanek. Izenpetzea iragan uztailaren 31ean gauzatu zen eta helburutzat Euskadiren eta Bogota eta Kolonbia Erdigunearen arteko merkataritza eta inbertsioaren areagotzea aitortzen du, Bogotako Euskal Etxetik adierazi digutenez.

Bogota, Kolonbia. Hiriburu kolonbiarreko Centro Vasco Euskal Etxea Fundazioak oharra plazaratu du akordio honen sinaduraren berri ematen, besteak beste Euskadiko eta Bogotako enpresarien arteko negozio ekitaldiak areagotzearren.

Izenpetutako testuak dioenez, Emprebask-ek eta Bogotako Euskal Etxeak sustatu egingo dituzte Euskal Herriko Merkataritza Ganbera eta ekoizpen euskal klusterren eta Bogotako Merkataritza Ganberaren arteko balizko itunak, euren enpresarien nazioartetzea indartzeko; eta bi aldeek Euskal Herriko eta Bogotako merkatuaren ezagutza eta leku horietako Merkataritza eta Inbertsio politiken egoera ezagutzea erraztuko duten informazio ekonomiko eta teknologikoa trukatuko dutela erregularki.

Gisa berean, sinatzaileek enpresa ekimen eta loturak indartuko dituzte merkataritza eta inbertsio aukerak areagotzeko; bi herrialdeen sustapena zabalduko dute euren erakundeen izen ona eta eragina hobetzeko eta lankide izango dira euren herrialdeetan ebentu, foro eta azokak sustatzeko, Euskal Herrian eta Kolonbian egiten diren azoka nagusien informazioa emanez elkarri, elkarrekiko merkataritza eta inbertsioa erraztea helburu.

Sinatzaile izan ziren Bogotako Merkataritza Ganberako lehendakari Monica de Greiff eta Jaime Mantillarekin batera eta Emprebask Kolonbiako lehendakari Rodrigo Arizabaleta eta Euskal Etxeko buruzagi Jose Vicente Katarain eta Liliana Guzmanekin batera, ekitaldiko lekuko izan ziren Juan Gabriel Pérez, Invest In Bogotá-ko zuzendaria; Miguel Ricaurte SILK Inbertsio Bankako zuzendaria; María Isabel Agudelo, Bogotako Merkataritza Ganberako Enpresa Sendotze lehendakariordea; eta Bogotako Euskal Etxeko zuzendari Julio Mendoza eta Jorge Arturo Díaz.

Bogotako Euskal Etxetik gure erredakziora bidaliko oharrak dio, azkenik, aipatu erakundeen arteko lankidetza akordioak bi kudeatzaile izendatu dituela kontaktuetarako, esan nahi baita Rodrigo Arizabaleta (rarizabaleta@emprebask.com.co), Emprebask-en aldetik, eta Jose Vicente Katarain (editovejanegra@yahoo.es), Euskal Etxeari dagokionez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia