Donostia-San Sebastian. Joan den ostiralean, apirilaren 26an, 82. urte bete dira hegazki nazi eta italiarrek, Franco general golpistaren lagun, Gernika bonbardatu zutenetik 1937an. Euskaldunen eta euren askatasunen ikur zen eta hala segitzen duen herriak gomuta-egun berezia antolatu zuen ostiralean bertan eta, urtero bezala, munduko hainbat herri eta hiritako euskal etxe eta euskaldunek bat egin zuten gogoz Gernikarekin, gogoratze ekitaldi horiek datozen egun eta asteetan segituko badute ere, Gernikarekiko sentimentua handia baita Diaspora osoan, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko mezua tarteko.
Hona, lagin eta erakusgarri gisa, ekitaldi horietako batzuen irudiak: