euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emilia (Sarriugarte) Doyaga euskal amerikar ekile euskaltzale engaiatua atzo hil zen New Yorken, 94 urte zituela

2020/02/13

Emilia (Sarriugarte) Doyaga, gaztea zeneko argazki batean (arg. AMA)
Emilia (Sarriugarte) Doyaga, gaztea zeneko argazki batean (arg. AMA)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Berri tristeak Etxeorratzen Hiritik, atzo hil baita bertan, 94 urte zituela, Emilia (Sarriugarte) Doyaga, New Yorkeko Eusko Etxearen eta euskal komunitatearen historian eta Estatu Batu eta Diasporarenean izen propioa izan duen emakumea. Brooklynen 1925eko irailaren 8an jaioa, New Yorken euskaldun jaiotzen zen belaunaldi bateko azken kideetakoa zen Emilia (Sarriugarte) Doyaga, sortzez Emilia (Renteria) Sarriugarte.

Esan dezagun orain, unibertsitate munduan irakasle eta administrari ibili zen emakume newyorktar hau euskaltzale engaiatua izan zela eta, bere bizitza osoan Eusko Etxeko kide izateaz gain, Society of Basque Studies in Amerika elkarteko fundatzaile eta lehendakariordea izan zela, eta New Yorken Euskal Kulturaren Nazioarteko Zentru bat (Basque International Cultural Center) sortzearen aldeko sustatzaile eta borrokatzaile handia.

Bi seme uzten ditu, David eta Mark, bost biloba eta zazpi berbiloba. Eurei gure doluminak. Baita Anna Mari Aguirre-ri ere, besteak beste Emiliarekin lankide SBSAn eta BICCen, eta bere iloba txikia.

Azken agurreko hitzordua bihar ostiralerako finkatu da, 15:00etatik 20:00etara. 
Helbidea: Dahill Funeral Home, 2525 65th St, Brooklyn, NY 11204

Bere aldeko funerala larunbatean egingo da, otsailaren 15ean, goizeko 11:30etan
Non: St. John Cemetery, 80-01 Metropolitan Avenue, Middle Village, NY 11379

GB



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia