Parana, Argentina. 20. urteurren programa barruan egingo du Urrundik Euskal Elkarteak "Dos Orillas" izeneko Xake Txapelketa. Hasieran aurrez aurre izango zen ekintza eremu birtualera mugitu behar izan zuten antolatzaileek Covid-19 pandemiaren ondorioz. Hala ere, erantzun ezin hobea lortu dute eta Argentinako 19 probintziatako eta Uruguai, Paraguai, Venezuela eta Espainiako xakelarik eman dute izena.
Lehiaketa ekainaren 20an izango da, larunbata, arratsaldeko 4etatik aurrera (Argentinako ordutegian), Lichess xake Internet zerbitzarian. Eta nahiz eta jadanik 250 lagunek izena eman, oraindik ere badago parte hartzeko aukera. Izena ematea doakoa da eta https://lichess.org/tournament/YQvkm4Kg linkean egin behar da.
Txapelketako lehenengo saria 5 mila pesokoa izango da baina beste hamar sari banatuko dira, beti esku dirutan. Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak, hemen.