euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eman begiratua "Primeran" plataforma berriari: euskarazko eta euskal film eta edukiak doanik jartzen ditu zure eskura

2023/09/14

Euskarazko ikus-entzunezko edukiak denon eskura "Primeran" plataforman berriarekin. Ikusi nola atera txispak!
Euskarazko ikus-entzunezko edukiak denon eskura "Primeran" plataforman berriarekin. Ikusi nola atera txispak!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EiTB (Euskal Irrati Telebista) taldeak "Primeran" aurkeztu du aste honetan, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria. Plataforma digital hau doakoa da, eta euskarazko filmak eta ikus-entzunezko edukiak jartzen ditu guztien eskura —jakina, baita Diasporatik sartzen direnei ere— helburu duela euskaldunei, nonahi daudela, baliabide berriak ematea eurak eta euren ondorengoak euskara lagun bizitzeko eta euskarazko sarbidea izatea kulturari, eta euskal leiho berri hau irekitzea, munduari zabalik.

"Primeran"ek 3.000 ataletik gora izango ditu eskuragai, gehien-gehienak euskaraz, tartean euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, filmak, dokumentalak, kirol saioak, sukaldaritza edo musika saioak, haurrentzako edukiak eta baita propio Primeran plataformarentzat sortutako edukiak ere. Adibidez, irailaren 28an "Itxaso" fikziozko telesaila estreinatuko du, Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza protagonista dituen euskarazko thriller berria. Aste berean "Porno Belaunaldia" dokumental saila ere ikusgaituko du.

Dagoeneko sar zaitezke

Filmei dagokienez, beste hamaikaren artean "El Vasco", "Errementari", "Nora" edo "Bazen behin Euskadin" egongo dira ikusgai. Nazioarteko telesailak ere ikusi ahal izango dira euskarazko azpitituluz, hala nola "Crazy fun park", "Non zinen?", "Derby girl" edo "Bila nazazu Paris". Eta ez dira faltako ezta ere bestelako aukerak, esaterako “Itsatsita” euskarazko musikala, "EH!rasmus", “Baserritik basamortura” dokumentala, "Euskal Sukaldaritzaren Ezinbestekoak" eedota "Vaya Semanita: 20 urte" bezalakoak.

Dagoeneko sar zaitezke "Primeran"en webgunean (www.primeran.eus) nahi duzun dispositibotik, SmartTV nagusietatik eta topa dezakezu Google Play eta iOSen storetan, “Primeran” bilaketuz. Emaziozu bistadizoa, harpidetu eta has zaitezke edukiez gozatzen! Esaguzu zer iruditzen zaizun sarrera zuzena izatea hainbeste materialari. Eta, zergatik, has zaitezke erabiltzen zeure Euskal Etxean zinema programatzeko, edo euskara klaseetan erabiltzeko, tresna baliatzeko baitago!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia