euskal diaspora eta kultura
2009/10/21
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. FEVA eta Pilota Berria programatik gonbidapena luzatu zaie Euskal Etxe eta zaletu guztiei urriaren 23, 24 eta 25 La Platako Pereyra Iraola Parkeko Kantxa irekian gauzatuko den Emakumezkoen Nazioarteko Pilota Goma Txapelketara, Venezuela, Euskadi, Argentina, Australia, AEB eta Uruguaiko pilotariak partaide.
Norgehiagoka ostiralez, urriaren 23an, hasiko da inaugurazio ekitaldi batez, bertaratuko diren agintarien hitzak lagun, eta igandez, urriaren 25ean, jokatuko dira hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko partidak. Jarraian jokatuko da Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea erabakiko dituen final handia, azaltzen du Agustin Asensioren oharrak.
Pilota ekimen euskal-argentinarrek segida izanen dute astebete beranduago Bahia Blancan, Buenos Aires probintziako hegomendebaldeko kosta herri horretan ospatuko baita 2009ko Euskal Aste Nazionala. Aste Nazionaleko programaren barne emakumezkoen txapelketa berri bat iragarri da, baina trinkete modalitatean, urriaren 28an, asteazkenez, hasita, urriaren 31ean, larunbata, bukatzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus