euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakumeen Egunean, Buenos Aires Probintziak Toki Eder Euskal Etxeko Maria Angeles Oñederra saritu du

2011/03/15

Emakumeen Egunean, Maria Angeles Oñederrak diploma eta arrosa bat jaso ditu
Emakumeen Egunean, Maria Angeles Oñederrak diploma eta arrosa bat jaso ditu

PUBLIZITATEA

Joan den martxoaren 11ean eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Buenos Aireseko Etxeak probintziako barruti guztietako emakumeen ordezkariak saritu ditu. Omenaldiaren protagonisten artean eta Jose C. Pazeko berrehun eta berrogeita hamar mila emakumeen izenean, 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakaria den Maria Angeles Oñederrak jaso zuen probintziako agintariek eskainitako ohorea. Ospakizuna Callao Etorbidean dagoen Buenos Aireseko Etxean gauzatu zen eta Oñederrarekin batera ehun emakumetik jaso zuten ohorea.

Buenos Aires, Argentina. Duela hamaika urte eta Argentinako azken krisialdi ekonomikoan Oñati herri gipuzkoarrak eta Buenos Aires probintziako Jose C. Paz hiriak haien arteko senidetzea sinatu zuten. Senidetzea arrazoi historikoengatik egin zen arren --hiri argentinarreko sortzailea Oñatikoa zelako--, José C. Paz-eko egoera ekonomikoa oso larria zela ohartzean, berehala hasi ziren laguntza ematen oñatiarrak. Hamarkada bat pasa eta gero, laguntzeko sare gisa jaio zen proiektua “Hermansoloña” izeneko Gobernuz Kanpoko Erakunde bihurtu zen iaz eta Jose C. Paz-era ez ezik, Argentinako iparraldeko beste herri batzuetara heltzen da babesa.

Neurri honetako proiektu batek kudeatzaile ona behar zuen eta oñatiarrek hori aurkitu zuten Maria Angeles Oñederrengan. Hasiera-hasieratik engaiamendu handia izan du Oñederrak proiektuarekin eta lan gogorra egiten du Gipuzkoatik bidalitako baliabideak ondo banatzeko.

Hori dela eta, eta Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunetarako ez dute zalantzarik izan Jose C. Paz-eko lagunek Maria Angeles Oñederren izena proposatzeko.

Buenos Aires Probintziako Etxean burutu zen ekitaldian, “Hermansoloña” Gobernuz Kanpoko Erakundeko Argentinako koordinatzaileak arrosa eta diploma bat jaso zituen Rodolfo Valenta, Evelin Ramos eta Lilia Neumann agintarien eskutik.

Toki Eder Euskal Etxeko Maria Angeles Oñederra Emakumeen Egunean 2011 01

[Maria Angeles Oñederra saria jaso duten beste emakumeekin]

“Oso pozik nago, oso harro”, komentatu dio Oñederrak EuskalKultura.com-i. “Hasieran gehiegi zela pentsatu nuen baina euskaldunen lana eta ahaleginak jakinarazteko oso era egokia zela konturatu nintzen eta oso kontent joan naiz saria eskuratzeko”, kontatu zuen Bizkaian jaio zen emakumeak.

Maria Angeles Oñederrak irakasle-ikasketak egin zituen eta errientsa edo maistra aritu zen 1966 eta 1969 urteen artean. Ondoren, Gral. Sarmientoko Udaletxean lan egin zuen eta 1996. urtean 'Toki Eder' Euskal Etxeko sortzaile taldeko kidea izan zen. Gaur egun euskal etxe horretako lehendakaria da eta “Hermansoloña” Erakundeko Argentinako arduraduna.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia