euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakumearen Egunean, argazki erakusketa eta saria Maria Rosa Ibarguren-i, La Plata Hiriak emana

2012/03/21

Maria Rosa Ibarguren de Macuso Udaletxeko atarian, saria hartu zuen egunean, martxoaren 12an (argazkia EE)
Maria Rosa Ibarguren de Macuso Udaletxeko atarian, saria hartu zuen egunean, martxoaren 12an (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

La Platako Euzko Etxearen baitan zabalik segitzen duen “Atzoko eta gaurko emakumeak: beraiek ere gure historiako partaide” izeneko argazki-erakusketa estreinatu zen euskal elkartearen egoitzan martxoaren 12an. Egun berean, eta Buenos Aires probintziako hiriburu den herri berean, Udaleko Urrezko Aretoan, Erakunde eta Gizatalde Atzerritarren Udal Zuzendaritzak euskal etxeko kide den Maria Rosa Ibarguren de Macuso gailendu zuen “Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen Hautaketa” ekitaldian.

La Plata, Argentina. La Platako Euzko Etxean ekarpen handia utzi zuten emakumeak dira “Atzoko eta gaurko emakumeak: beraiek ere gure historiaren partaide” erakusketaren protagonista. Argazkiak Euzko Etxearen egoitzako jantoki eta kideentzako aretoan daude ikusgai martxoaren 12tik aurrera eta sarrera libre eta doan da.

Maria Fernanda Astigarraga arduratu zen erakusketarako irudiak biltzeaz eta, EuskalKultura.com-i aitortu dionez, ekimen honek ikusgai jartzeko hautatutako argazkiek “euskal etxean garatzen diren ekintzak islatzen dituzte, kultur arlokoak (euskara, Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askea, liburutegia, abesbatza, dantza eta emakume taldeak), kirol arlokoak (pilota eta hockeya) eta bestelakoak, tartean komunikazioa, garbitze-lanak, sukaldaritza... Irudiak erakundeko Artxibategi Historikotik ateratakoak dira eta argazkiez gainera, katalogo eta koaderno bat dago erakusketan jendeak bere oharrak eta iritziak utzi ahal izan ditzan”.

La Platako Emakumearen Eguna 2012 01
[Martxoaren 12az geroztik ikusgai dago “Atzoko eta gaurko emakumeak: eurak ere gure historiako partaide” argazki-erakusketa Euzko Etxea-ko Jantoki eta Bazkideen (argazkiak EE)]
 

Emakumearen Eguna ospatzeko antolatu zen erakusketa eta “euskal etxearen jarduera eraikitzen lagundu zuten emakumeen argazkiek osatzen dute; gure asmoa, ordea, ekimen hau euskal etxearen urteroko egutegian sartu eta aldi oro irudi berriekin osatzen joatea nahi genuke”, azpimarratu du La Platako Euzko Etxeko idazkari eta 'Matxin Burdin'eko liburutegiko arduraduna den Astigarragak.

Kolektibitateetako Emakume Nabarmenak

Emakumeen eskubideen alde La Plata hirian gauzatu ziren ekimenen artean Erakunde eta Gizatalde Atzerritarren Udal Zuzendaritzak antolatutako “Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen Hautaketa” ere aipa daiteke. Udalak egindako deialdiari erantzunez, hiriko gizataldeetako kideek euren gizataldeetako sarituak aukeratu zituzten. Erakundearen alde egindako lanagatik, Euzko Etxeak Maria Rosa Ibarguren de Macuso hautatu zuen. “Rosita -hala deitzen baitiote euskal etxeko lagunek- instituzioko partaide izan da beti, eta orain biziarteko bazkidea eta Zuzendaritza Batzordeko kontu ikuskatzailea da. Hori gutxi balitz, Emakumeen Batzordekoa da eta ezin estimatuzko kolaboratzailea”, azaldu digute Euzko Etxetik. “Gainera, izan ere Rositak erakundearekiko duen engaiamenduarengatik, Euzko Etxeko Alkate izendatu genuen joan den abenduan, 2011-2012 eperako”.

“Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen Hautaketa” sariak emateko zeremonia martxoaren 12an bertan izan zen, Udaletxeko Urrezko Aretoan. Saridunek diploma bana jaso zuten Mauricio Castro Erakunde eta Gizatalde Atzerritarren Udal Zuzendariaren eta hiriko Alkate Pablo Brueraren eskutik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia