euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldia Valladolideko Gure Txokon; hurrengo hitzordua, San Juanak

2015/06/19

Emakumeen aurkako indarkerkeriari buruzko hitzaldiak interes handia piztu zuen entzuleen artean (argazkia Valladolid EE)
Emakumeen aurkako indarkerkeriari buruzko hitzaldiak interes handia piztu zuen entzuleen artean (argazkia Valladolid EE)

PUBLIZITATEA

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak hainbat ekitaldi burutu ditu azken asteotan, horien artean emakumearen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldi interesgarri bat eta Burgosera txangoa, Katedralean abestu behar zuen elkarteko koruari lagunduz. Orain, aldiz, buru belarri dabiltza euskal etxearen hitzordu klasiko bat prestatzen: San Juanak.

Valladolid, Espania. Gure Txoko Euskal Etxeak azken asteotako jardueren berri helarazi dio EuskalKultura.com-i. Iragan maiatzaren 28an, esaterako, hitzaldi bat egin zen elkartearen egoitzan, "Berdintasuna eta emakumearen aurkako indarkeria" izenburupean. Hizlariak gaian adituak ziren: Enrique Trejo, Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuko kidea, eta Soledad Carnicero eta  Encarnación Jiménez, biak ala biak Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta-Zerbitzukoak. 

Hitzaldiak interes handia sortu zuen entzuleengan eta adi-adi jarraitu zituzten adituen hitzak. Ondoren, hizlari zein entzuleek askaria egin zuten euskal etxean. 

Beste ekitaldi aipagarri bat Burgosera txangoa izan zen, iragan ekainaren 14an, Katedralean kontzertua eman zuen abesbatzari lagunduz. Eguna Las Huelgas Monastegiko Museora bisita batekin hasi zen, eta ondoren Katedralean kontzertua eman zuen koruak. Eguerdian taldeak bazkaria egin zuen Espacio Evo jatetxean, eta arratsaldean La Yeclako haizpitartea ikustera joan ziren.

Amaitzeko, Gure Txokotik hurrengo ekitaldirako deialdia egin dute: ekainaren 28an elkarteak San Juanak ospatuko ditu. Gure Txokon tradizio handiko festa da eta urtero legez bazkaria eta patata tortila lehiaketa egingo dute. Tortilak egiteko osagaiak arrautzak, patatak eta tipula dira, besterik ez. Horiekin denekin egin behar dira tortilak, nahi duenak etxetik ere ekar ditzake, eta 13:30tan epaileek dastaketa hasiko dute. Ondoren, 14:30tan, hasiko da bazkaria.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia