euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakume Nabarmena izendatuko du La Plata hiriak Mª Fernanda Astigarraga euskaltzale eta euskal kultura zabaltzailea

2019/03/01

Maria Fernanda Astigarraga eta César Etcheverry bere senarra argazki-sorta bat ematen Gorka Alvarezi 2018ko uztailean Gasteizen
Maria Fernanda Astigarraga eta César Etcheverry bere senarra argazki-sorta bat ematen Gorka Alvarezi 2018ko uztailean Gasteizen

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Emakumearen Egunaren baitan kolektibitateetako emakume nabarmenak izendatu eta gailentzen ditu urtero La Platako hiriak. 2019 honetan, eta bertako Euzko Etxeak proposaturik, Maria Fernanda Astigarraga izango da euskal gizataldeko emakume saritua. Astigarraga Liburuzaintza eta Dokumentazioan lizentziatua da, baita Euskal Etxeko batzordeko kide ere, Matxin Burdin Liburutegiko arduraduna izan da eta euskara ikaslea.

Euskal arbasoduna da Maria Fernanda. Aitaren aldetik. Maria Teresa Arrizabalaga amona, bizkaitarra zuen, Artean jaioa; Sebastian Astigarraga aitonaren aurrekoak, berriz, gipuzkoarrak ziren, Elgoibarkoak.

Emakume Nabarmena sariaren emate-aldia martxoaren 8an egingo da, iluntzeko 7etan, La Platako “Islas Malvinas” Kultur Gunean, 19 eta 51 kaleetan..



Komentarioak

  • Zorionak!

    Zorionak, Maria Fernanda!

    Javier Goñi (Astigarraga, Gipuzkoa), 2019/03/06 14:49

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia