euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakume bat buru, ‘Reala Nippon’ lagunartea sortu da Japonian, Donostiako futbol taldearen lehenengoa Asian

2020/09/09

‘Reala Nippon’ lagunarteko kideak
‘Reala Nippon’ lagunarteko kideak

PUBLIZITATEA

Tokio, Japonia. Donostiako Real Sociedad futbol taldeak Realeko lehenengo peña edo lagunarte ofiziala sortu dutela Asian iragarri du, 'Reala Nippon' izenpean. Momentu honetan Tokio eta Yokohama hirietako zazpi gaztek osatzen dute elkartea eta presidentea emakume bat da: Mio Ortiz. Klubetik azaltzen dutenez, talde berria sortu dutenek Donostian bizi izateko aukera izan zuten, eta hortik sortu zitzaien Realarekiko grina.

Lagunartea edo ‘peña’ sortzearekin, elkartekideek  Japonia osoan bizi diren edo sor daitezkeen zale txuri-urdin guztiak biltzea. Horretarako sarean daude dagoeneko, Facebook-en, eta hasiak dira euren berriak eta futbol taldearenak argitaratzen.

‘Reala Nippon’ lagunartea aurkezteko, bideoa hau prestatu dute. Zorionak Japoniako euskaldunak! Zorionak ‘Reala Nippon’!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia