euskal diaspora eta kultura
2013/05/23
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, AEB. "Emak Bakia" dokumentala Kalifornia aldean izan da birritan hil honetan, lehenik San Francisco International Film Festival zinemaldian, eta ondotik Basque Cultural Center elkartean, eta bietan harrera bikaina izanik.
Maiatzaren 4, 5 eta 6an Oskar Alegria zuzendari nafarraren dokumentala ikusgai izan zen SFIFF zinemaldi kaliforniarrean, hiru emanaldirekin. Zuzendaria bera saioetan izan zen eta aipagarria da hiruetan aretoa jendez mukuru izan zela eta emanaldi osteko solasaldiak 40 minututik gorakoak izan zirela. Zuzendariaren esanetan, harrera "ikaragarria" izan zuen lanak eta zenbait ikuslek birritan eta hirutan ere ikusi omen zuten. Horietako bat AEBetako zine kritikari bat izan zen, eta, Alegriak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Boisen Euskal Zinemaldi bat antolatzekotan dira biak.
San Frantziskotik Vancouver-eko DOXA Documentary Film Festival zinemaldira joan zen filma, eta handik bueltan San Frantziskora, maiatzaren 17an Basque Cultural Center-en egin zen emanaldira. Euskal etxeko aretoa bete egin zen emanaldirako. Bertako euskaldun asko Iparraldekoen ondorengoak dira eta horrek biziki poztu zuen zuzendaria, dokumentalaren muina Lapurdin gertatzen da eta.
Basque Educational Organization elkarteko Marisa Espinalek abiarazi zuen emanaldia, euskal zinemari buruzko aurkezpen batekin eta, ondoren, Alegria luze eta zabal solastu zen ikusleekin, dokumentalaren nondik-norakoak azalduz.
Hurrengo emanaldiak honakoak izango dira:
Bertako euskal elkarteetako batekoa edo hiri hauetako euskalduna bazara, jakin ezazu filmaren zuzendaria prest dela emanaldi bereziren bat antolatzeko eta bere lana euskaldunen aurrean bereziki aurkezteko.
Dokumentalari buruzko informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus